Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Abertzaletasunaren diskurtsoa pizgarri edo galga da euskararentzat? (eztabaida-saioa asteartean)

2024/04/22 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Euskara eta abertzaletasuna gurutzatuko dituen eztabaida saioa izango da bihar, apirilak 23 asteartearekin, Elgoibarren 19.00etan, Auta Agirre kulturgunean. Elgoibarko Izarra herriko euskara elkarteak antolatu du, Zergatik eta zertarako euskaldun? programaren barruan (hemen iaz antolatu zuten beste baten berri.

Eztabaidan edo solasean arituko direnak:

  • Joxe Manuel Odriozola Lizarribar (Altzo, 1948). Donostian bizi da gaztetatik. Erretiratu arte udal euskaltegietako irakasle izan zen gehienbat. Autodidakta da. Bere jakin-minak soziolinguistikara eraman zuen hasieran, eta hizkuntzaren eta nazioaren arteko harremanak aztertzen jardun du azken bolada honetan.
  • Julen Zabalo Bilbao (Basauri, 1957). Zeberion bizi da. EHUko irakaslea eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea. Hainbat lan argitaratu ditu nazionalismoa, identitatea, herritartasuna edo subiranotasunari buruz. Euskarak euskal nazioaren ardatz gisa jokatu beharreko funtzioaz ere hausnartu du.

Moderatzailea, Ainhoa Larrañaga Elorza (Angiozar, 1973). Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakaslea eta ikerlaria da. Urteetan jardun du hainbat euskal hedabidetan kolaborazio lanak egiten. Egun psikologiako gradua ari da ikasketan.

Informazio gehiago, hemen.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!