Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Makusi jaio da, EITBren haur eta gaztetxoentzako plataforma

2024/04/26 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Donostiako Kursaal aretoan egindako ekitaldi batean aurkeztu du EITBk gaur Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma. Makusi.eus webgunean ikusgai dago jada, eta app ere ere eskuragarri dago. Doako haurrentzako euskarazko lehen plataforma digitala da, eta horrez gain, garai bateko Betizu Klubaren oroigarri edo, Makusi Kluba aktibitateen komunitatea ere badakar proiektuak berarekin.https://www.primeran.eus

EITBko zuzendariak, Andoni Aldekoak, aurkeztu du Makusi, Primeran plataforma iaz sortu ondoren EITBk egin duen ahalegin teknologiko handiena. Aldekoak esan duenez, Primeran 100.000 harpidedunetara iritsi da ia, eta hori arrakasta da, orain haur eta gazteentzako plataforma honekin jarraitu nahi dena. Azpiegituraren aldetik, Mediapro taldearen teknologia dago bai Primeranen zein Makusiren oinarrian. 

Makusik haur eta gaztetxoentzako askotariko ikus-entzunezko eskaintza izango du: marrazki bizidunak, telesailak, filmak… Eta ekoizpen propioak ere bai. Horien artean, gaur aurkeztu dituzte Potx eta Lotx txikienentzako pailazoen saia; Kalaxka edo KLXK, Aritz Mendiolak eta Anepe Acedok aurkeztutako gaztetentzako aktualitatezko magazina; eta Power Up, euskarako fikzioa, bideo-jokoaren munduan oinarritua. Ostiralero eduki propio hauen atal berri baten estreinaldia izango da MAKUSI plataforman.

Adinaren araberako kontrol sistemak ditu Makusik gurasoen eskura, eta eduki bakoitzaren "balioen fitxa" bat ere bai.

Ikusi makusi.eus eta app gisa erabiltzeko:

Sare sozialetan ere badu presentzia Makusik: YoutubeInstagram eta TikTok-en.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!