Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Machine Learning-aren erabilpena streaming plataformetan

2024/05/08 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Gaur dena da "adimen artifiziala" ustez, baina programazio aurreratuaren emaitzak ematen dituen beste teknika bat, duela urte batzuetatik dabilena inguruan, machine learning delakoa da, makinek interakzioarekin ikasten dutenean edo trebatzen direnean. Streaming plataformetan, adibidez, teknika horien bidez egiten dituzte "gomendio" sistemak eta ateratzen dituzte "gustuen" estatistikak. Eta horretaz jakiteko ostegunean hitzaldi interesgarria izango da Donostian: " Machine Learning-aren erabilpena streaming plataformetan (Spotify, Netflix)".

DIPC ikertegiak eta Kutxa Fundazioak antolatuta, ostegunean, maiatzak 10, 19.00etan, Tabakalerako 4. solairuan, Kutxa Fundazioa Plaza delakoan. Gazteleraz izango da hitzordua, baina interesa du gure iritziz.

Hitzaldia astrofisikari batek emango du, Ricardo Sanchisek, exoplanetetan berezitutako zientzialari batek. Baina gai zehatz honetan esperientzia nabarmena du, izan ere, Spotify enpresako Machine Learning zuzendaria baita, eta Netflixen ere lan egin izan du.

Machine Learning-en ereduak eta zerbitzuak sortzen dituzte Spotify edo Netflix bezalako zerbuzuek, haien eduki-gomendioek epe luzeko erabiltzaileen gogobetetasuna areagotu dezaten, eta, aldi berean, azpiordezkatuta edota estrategikoki garrantzitsuak diren edukientzat audientziak aurkitzen dituzte.

Sanchisen sarrerako hizketaldiaren ondoren, DIPCko Francesc Monrabal-ek ikertzaileak elkarrizketa egingo dio.

Irudian Spotify euskarazko interfazearekin.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!