Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Bihar da Txiotesiaren eguna, Twitterren eta, estreinakoz, Mastodonen

2024/05/13 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

UEUk antolatutako Txiotesia lehiaketaren 7. edizioaren eguna bihar da. Zera da koxka, ikertzaile euskaldunek bere tesi-lana azaldu dezaten Mastodonen (aurten estreinakoz) edo Twitterren hari batekin. Adi egon bihar, mekanika azalduko dugu jarraian, tesigile zein jarraitzaileentzat.

Maiatzaren 14a, asteartean, goizeko 09:00etatik 21:00etara bitartean idatzi behar dira mezuak

Mastodonetik parte hartuz gero, 3 tutetan azaldu behar da norberaren ikerketa-lana, eta X/Twitter-etik parte hartuz gero, 6 txiotan. Doi-doi, ze ez dira kontuan hartuko harian ale gutxiago edo gehiago erabilitako ikertzaileen parte-hartzeak. Lehenengo mezuan tesiaren izenburua idatzi behar da, euskaraz noski. Mezu bakoitzaren amaieran derrigorrez jarri behar da #txiotesia7 traola.

Beraz, jarraitu beharrekoak hemen egongo dira:

Horietara adi egongo gara beraz. Gomendatzen du UEUk halaber partehartzaileek jarrai dezatela sarea batean edo bestean UEUren profila, honakoak alegia:

Informazio gehiago, hemen, aurreko urteetako bildumak eta saridunak barne.

 

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!