Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

2023ko Jaurlaritzaren publizitate gastua, Gobiernovasco.marketing webgune praktikoan

2024/05/15 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Iaz ireki zuen Jaime Gómez-Obregon programatzaile espainiarrak Gobiernovasco.marketing tresna; Eusko Jaurlaritzak egindako publizitate kanpainen datuak modu ulergarrian azaltzeko, 2018-2022 urte tartekoak. Iazko datuak prozesatu ditu orain, eta berrikus ditzakezue jada. Sekulako lanak hartu ditu Gómez-Obregonek horretarako zerem Jaurlaritzak ematen duen informazio publikoa, apropos ala gura barik, PDF deserosoetan, formatu egokirik gabe, eta errorez beteta dator.

Iaz egin zuen lana, software garapena, libre banatu zuen programatzaileak, baina, jakina, ez du Jaurlaritzak berrerabili: 200 orri pasa dituzten PDFak banatzea hobeto. PDF hori bera ere webgunera kargatu du, hona.

Dokumentu horretan dauden erroreen artean, agerkari digitaletako gastuetan batuketa okerrak, adibidez:

Hari honetan bildu ditu Gómez-Obregonek errore horiek, eta aurten egindako lan eskargari buruzko kontakizuna.

Eta aurtengo (hau da, aurreko urteko, 2023ko) emaitzei dagokienez, ikus GobiernoVasco.marketing, non iazko datuei gehitu zaizkien jada 2023ko publizitatea eta komunikazio gastuak. Bilaketa azkar batean, 2023. urtearekin lotu daitezkeen kanpainak hemen, 149 guztira.

Eta gai konkretu bat, aipatzeagatik Tourraren Grand Depart delakoa, bi kanpainatan ageri dena (irudipena dugu gehiago ere izan zirela, baina tira, analisatutako txostenean bi agertzen dira).

Iazko datuetan ikusitako gauza bat agerian hor. Gaztelerazko hedabideetan eta komunikazioan egiten du gastua Eusko Jaurlaritzak, Tourrarekin bezala, gai gehienekin. Tourreko bi horietan, egunkarietako gehigarrietan, gastatu ziren 5.000 euro Berrian, eta 21.000 gaztelerazko egunkarietan. Eta trafikoaren gorabeheren komunikazioan, 156.904 euro inbertitu ziren: 544 izan ziren Bizkaia Irratian, eta medio publiko euskarazkoetan (ETB?, Gaztea eta Euskadi Irratian) 12.000 euro inguru. Hau da, 144.000 euro gaztelerazko komunikazioan.

Gogoratzeko, iaz Argiak berraztertu zituen Gómez-Obregonek webgune horretan argitaratuak, eta erreportaia eta grafiko hau kaleratu zituen:


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!