Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskal liburu batean adimen artifizialeko ilustrazioak agertzeak polemika eragin du

2024/05/21 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

‘Euskal Herriko ipuin mitologikoak’ (Eguzkilore Liburuak editorialarekin kaleratu du Aritza Bergara idazleak, eta bere prompt edo ahaleginekin adimen artifizialez sortutako irudiz ilsutratua dator. Liburuaren lehen eskaintza Gara egunkariaren eta Naiz webguneko sustapen batez egin da, eta han jarraitu behar zuen eskaintzak maiatzaren 26a arte. Baina gaur jada desagertu da sustapena bertatik. Motiboa izan liteke polemika eragin duela sare sozial batzuetan adimen artifizialeko ilustrazioak erabili izanak.

Ostiralean hasi zuen liburuaren sustapena Garak eta Naizek, liburua nola ilustratu zen argiki azalduz. Artikulu honetan Aritza Bergara ere argi mintzatu zen liburua sortzeko prozesuaz. Bergarak tresna desberdinak erabili ditu, eta prompt erako deskribapenen bidez lortu ditu irudiak.

Jende guztiak ez du ondo hartu irudiak sortzeko metodo hori ordea. Maider Leturiaga ilustratzaileak (webgunea / Twitter) erantzun zuen: "Zertan zabiltzate? Ez zarete konturatzen ez duela inolako errespeturik sortzaileokiko?". Leire Salaberria ere ilustratzailea da (webguneaTwitter) eta honek ere iritzi gogorra du: "Lotsagarria! Eredua izan beharko zenukete bertako marrazkilari baten lana kontratatu eta ordainduz, eta ez IA baten irudi lapurretaren konplize bihurtu."

Jasotako kritiken aurrean Aritza Bergarak ere eman du bere iritzia Euskal Idazleen Elkartearen Uberan agerkari digitalean, baina teknologiaren erabilpenaren aldarri orokor bat egin du bertan, kritika zehatzei erantzun barik.

Goiko irudiko ilustrazio bikoitza liburuko edukietatik aterata dago. Ez da lehen aldia adimen artifizialeko irudiak erabiltzen direna euskal mitologia ilustratzeko, eta Wikipedian dago kasu argia. Midjourney tresnaren bidez, lizentzia libreko edukia eskaintzen duenez, hainbat artikulutarako sortu dira. Honako irudiak Basajaun eta Iturengo Arotza ilustratzeko erabili dira.

Naiz-en dendan ez dago liburua jada, baina bai Eguzkilore Liburuak argitaldariarenean: https://www.eguzkiloreliburuak.com/p/euskal-herriko-ipuin-mitologikoak/


Iruzkinak:

2024/07/08

La Boutique LGBTQ de Paris se distingue comme un véritable sanctuaire de
diversité et d ainclusivité. Plus qu un simple espace commercial, cette
boutique est un lieu de rassemblement et de célébration pour la communauté
LGBTQ, ainsi que pour tous ceux qui soutiennent l égalité et la diversité.
Unes boutique
LGBT



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!