Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Rikardo Arregi sarirako aurtengo proposamenak aurkezteko epea ireki dute

2024/05/28 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien 2024ko edizioarentzako (sarien 36. edizioa) lehiaketa oinarriak argitaratu dituzte, eta proposamenak aurkezteko epea ireki ere bai. Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. RAKS sarien 2023ko garaileak izan ziren Bideak (Kazetaritza atalean) eta Lore Hostoak (Komunikazioan) podkastak.

2023ko irailaren 16tik 2024ko irailaren 15era bitartean kazetaritzan eta komunikazioan euskaraz egin diren lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da xedea.

Kazetaritza sarira aurkez daitezke tarte horretan egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu diren lanak. Berriemaileei lotutako proposamenak izango dira.

Komunikazio sarirako, euskarazko komunikazioaren mesedetan urrats berritzaile direnak edo izan litezkeenak aurkez daitezke, beti ere aipaturiko epean gauzaturikoak.

Proposamenak aurkezteko epea amaituko da 2024ko irailaren 20an, eta honako ezaugarriak adierazi beharko dira:

  • proposatutako lanaren edo/eta autorearen identifikazioa (lanaren izenburua, autorearen izen deiturak);
  • argitaratutakoa den kasuan, argitalpenaren kopia, erreferentzia zehatza edo, Interneten eskuragarri baldin badago, horren lotura;
  • argitaratu gabeko proiektua baldin bada, proiektua bera bidaliko da dagozkion euskarrietan.
  • Proposamenaren merezimenduei buruzko azalpen labur bat ere bidaliko da.

Hauetako modu baten bidez bidaliko dira proposamenak:

  • Posta arruntaz: Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzua, La Salle etorbidea, 6, Urigain kulturetxea, 20140 Andoain
  • Posta elektronikoz: raks [a bildua] andoain.eus

Epaimahaia osatuko dite aurten Miren Berasategi, Eneko Bidegain, Itxaro Borda, Angel Erro , Libe Mimenza eta Pantxika Maitiak, mahaiburu delarik Marta Lasa Goñi, Andoaingo Udaleko Euskararen Normalizaziorako zinegotzi arduraduna. Atal bakoitzean 9.000 euroko saria eta Xabier Laka eskultoreak berariaz egindako oroitikurra emango dituzte.

Hemen idatzitakoa laburpen bat da, oinarri osoak hemen: http://rikardoarregikazetaritzasaria.eus/ 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!