Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Sustaturen artxiboa, are osatuagoa Umap eta TBX-ko edukiekin

2024/05/29 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Sustaturen hemeroteka edo artxiboa, 2001. urtetik argitaratu izan ditugun gure eguneroko edukien bilduma, are osoagoa da orain. TBX eta Umap zerbitzuak itxi egin behar izan ziren iaz, Twitterreko APIaren itxieragatik, baina bi zerbitzu horietan urteetan pilatu eta sailkatu ziren edukiak Sustatura etorri dira orain.

Sustaturen artxiboa 2001. urtean hasitako historia gordetzen du, eta hilabete bakoitzean egunez egun ere kontsultatu daiteke Sustatuk zer argitaratu zuen egun horretan. 

Horrez gain, honako edukiak ere badaude orain:

Esate baterako, duela 5 urte, 2019ko maiatzean: hiru fitxatan ikusiko dituzue hilabeteko artikuluak, bideo ikusienak, eta Umap-eko txosten soziolinguistikoa. Eta egun zehatza ere, duela 5 urte, 2019ko maiatzaren 29a: lau fitxatan egun horretako artikuluak, eguneko bideo ikusienak, Twitterren zabaldu ziren euskarazko traolak, eta Twitterren gehien komentaturiko albisteak Saretik atala elikatu zutenak hemen Sustatun.

Irudi batzuetan:


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!