Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Nanopastorala, kontzeptu eta ikuskizun gozagarria

2024/06/06 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Ketariatik Mundura nanopastorala da, kontzeptu berria Mixel Etxekoparrek asmatua. Juan Sebastian Elkanoren mundubira du gai, eta ordubete ikuskizuna da, musika eta eszenako parametroetan pastoralaren bertsua, baina eskala txikian, herri oso batek edo lantalde zabal batek egin beharrean, bi musikari eta hiru antzezle aski dira. Eta ikuskizun interesgarria suertatzen da benetan. 2022tik dabiltza biran ikuskizunarekin, eta hurrengo aukera larunbat honetan da, ekainak 8 Orion, herriko plazan, 19.00etan.

Izandako azken ekitaldikoa da bideoko pasartea, ekainaren 2an Arrateko Gurutzearen muinoan, Eibarren, eskaini zuten ikuskizunak. Mikrofono edo elektronikarik gabe ere, entzuten zen primeran. Ordubete gozagarria da pastorak txikikoa.

Ketariatik Mundura Mixel Etxekoparrek idatzi zuen. Ikuskizunetan Etxekopar bera eta Jean Kristian Galtxetaburu aritzen dira musikari, eta kantari, aktore eta dantzariak diru hiru lagun: Ihitz Iriart, Maika Etxekopar eta Beñat Larrori.

Nanopastorala kudeatzen du Hebentik elkarteak, hemen informazioa ekimenari buruz. Mixel Etxekoparrek konektatzeko aukera ere bai, Euskal Kultur Erakundearen bidez. EKEren webgunean halaber ikuskizun honetako argazki sorta.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!