Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak Kilimak oporretako koaderno jostagarriak kaleratu ditu, euskaraz eta euskaratik sortuak

2024/06/08 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Jakingura kilikatu eta irudimena lantzea dute helburu Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak sortu eta argitaratu berri dituen Kilimak koaderno jostagarriek. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta euskaratik sortuak izan dira. Lehenengo bi zenbakiak jada kalean dira: Kilimak 1 (6-7 urte) eta Kilimak 2 (7-8 urte). Ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen dute, modu erakargarri eta jostarian.

Oporretan ere euskaraz jolasean aritzeko eta gozarazteko asmoa dute. Gainera, ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen dute, modu erakargarri eta jostarian.

Askotariko gaiak eta jarduerak aurkituko ditugu Kilimak koadernoetan, beti ere euskal testuinguru batean kokatuz. Haurrek euskal mitologiara gerturatzeko aukera izango dute, Gure Zirkuko lagunekin jolas egingo dute eta Euskal Herriko bazterrak ezagutuko dituzte, besteak beste.

Atal bakoitzaren hasieran misterio edo enigma bat aurkeztuko zaio irakurleari, eta hurrengo orrialdeetan misterioa argitzeko erronkak gainditu beharko ditu han-hemen aurkituko dituen pistak jarraituz.

Ondorengo atalak aurkituko ditugu Kilimak koadernoetan:

  • Nahas-mahas: letra-zopak, hitz gurutzatuak eta hizkuntza jolasak.
  • Mingaina dantzan: zotz egitekoak, aho-korapìloak eta hitz-jokoak.
  • Joko-moko: matematikako proposamenak (sudokuak, kalkuluak, trukoak, labirintoak...)
  • Begiz jo: pertzeptzio bisuala (desberdintasunak aurkitu, elementuak bilatu...)
  • Iker dezagun: zientziarekin zerikusia duten proposamenak.
  • EskuARTEan: eskulanak, arte hezkuntza, marrazketa, grafomotrizitatea.
  • Mugi-mugi: mugimenduarekin zerikusia duten proposamenak (taldeka, bakarka edo familian aritzeko): kantatu eta dantzatu, gorputz erronka edo soka-saltoan ibiltzeko kantak.

Horrez gain, koaderno bakoitzak liburu gomendioak ere egingo ditu. Halaber, QR kodeen bidez ikus-entzunezko baliabideak eskainiko dira, besteak beste, abestiak, jolasak eta eskulanak egiteko jarraibideak.

Adin tarte bakoitzeko koaderno bat egongo da. Lehenengo biak jada kalean dira: Kilimak 1, 6-7 urteko haurrentzat, eta Kilimak 2, 7-8 urteko haurrei zuzendutakoa.

Gorka Aranburu eta Higinia Garay ilustratzaileek egin dituzte marrazkiak.

Kilimek barre eginarazten duten bezala, Kilimak koadernoek elkar kitzikatzea dute helburu, irri egitea eta ondo pasatzea, familiartean, lagunartean edo bakarka.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!