Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Mendiak App: mendizale talde desberdinekin elkarlanean

2024/06/14 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Aldaketa eta garapen berriak argitaratu ditugu Mendiak APPean. Funtzionalitate berriak, eta gainera Gipuzkoako Postontzien katalogon (iaz integratu zen informazio multzo bat), banaketa tematiko bat ezarri. Aldi berean, ikusi dugu mendizale elkarte batzuk hasi direla aplikazioa erabiltzen beren bazkideentzat erronkak planteatzen.

Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin eta Urdaburu mendi-taldearekin izandako elkarlanaren ondorioz, Gipuzkoako postontziak itxuraren arabera sailkatu ditugu (suziriak, aizkorak, etxolak, gurutzeak,...) eta postontzi horiekin lotutako erronka berriak argitaratu ditugu Mendiak Aplikazioan. Ekainetik aurrera egindako igoeretan kontuan izango da Gipuzkoako postontzien datu-base hori eta dominak banatuko ditugu mota bakoitzeko postontzia duten mendiak igo ahala. Beti bezala, mendizaleak ERRONKAK azpiatalean aurkituko du bere igoeren laburpena eta domina-banaketa.

Gainera, aldaketa tekniko txikiak ere argitaratu berri ditugu, besteak beste, norbere igoeren historiko guztia PDF eta CSV formatuan jaisteko aukera. Profileko argazkia eta izena aldatzeko aukera ere gaitu dugu azkenengo bertsioan.

Bestetik, Eibarko Klub Deportiboak 100 urte bete dituela eta, bere sekzioetako batek, mendi taldeak, “Baietz 100 aldiz!” planteatu du. Otsailetik datorren urtera arte, mendi bat 100 aldiz, 100 egun desberdinetan igotzean datza erronka. Egitekoa betetzeko ez da aurrez izena eman behar edo mendi jakin baten berri eman klubari. Aski da Mendiak aplikazioa erabiltzea igoerak ziurtatzeko, gailurreko argazki batekin eta aplikazioan “Gailurrean zaude” ziurtagiria eman beharko dio mendizaleak. Erronka honi buruzko informazio gehiago hemen.

Gogoratu: Mendiak aplikazioa “Android” eta “iOS” telefonoetarako eskuragarri dago. Eta Mendiak.eus webgunea ere hor da.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!