Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Urte hasierako asmoen artean, 20-30 liburu irakurtzearena

2018/01/11 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Urte hasieran asmo onak pilatzen zaizkigu motxila indartu berrian: kirola egin, argaldu, zintzoagoak izan,... Kulturari arreta gehiago jartzea ere egoten da askoren "asmo onen" artean, pelikula gehiago ikustea, gehiago irakurtzea,... Irakurleen komunitaterik handiena da Goodreads eta urteko erronkak ipintzen ditu urtarrilean zehar. 2017ko emaitzak eman ditu, eta 2018ko erronkak zehazteko ateak ireki ditu. Ezarri aurtengo zure erronka, zure neurrikoa: 10 liburu? 20? 30? 

Aurreko batean "desolazioaren definizioa" eman zigun Iban Zaldua idazleak Twitterren. Realeko bi jokalari gazteri Berriak egindako elkarrizketan onartzen zuten ez dutela sekula irakurtzen; "eskolan derrigortuta" ez bazen. 

Zoritxarrez, gazte horiena ez da salbuespena, ohitura nahiko errotua baizik. Herritarren gehiengoak ez du normalean libururik irakurtzen, ez da sekula liburudenda batera sartu, ez du sekula liburutegi bateko aterik ireki. Gainera, azken urteotako estatistiken arabera, gero eta liburu gutxiago erosten eta irakurtzen da.

Hala ere, eta hasierako puntura itzulita: urtarrila asmo onei ekiteko une egokia izaten da, erronkak jarri eta erronka horiei aurre egitekoa. Horrela egiten du urtero-urtero Goodreads webguneak (aplikazioa ere badu), irakurzaleen sare sozial handiak. "Reading challenge" irakurketa erronkak xaxatzen ditu eta irakurleen artean irakurzaletasuna bultzatzen saiatzen da.

2017ko datuak ere eman ditu: iazkoan 3.165.000 irakurlek hartu zuten parte 2017ko erronkan, eta 145 milioi liburu irakurri zituzten guztien artean. Parte-hartzaile guztien artean, 500.000 izan ziren urte hasieran ezarritako erronkak bete zituztenak. Erronkarik gehienak 20-30 liburu ingurukoak izan ziren.

Aurtengoa ere irekita dago, 2018ko Irakurketa Erronka. Zer irakurri ez badakizu, euskal literaturak emandako uzta guztia 111akademia.eus webgunean aurkituko duzu, txukun-txukun antolatuta, urteka eta gaika, eta irakurleen iruzkinekin aberastuta. Aitzakiarik ez, hortaz! 354 egun ditugu literaturaz gozatzeko. 

 

.............

Argazkia: Wikipedia.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!