Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Irudikon, haurrengan kontzentrazioa lantzen laguntzen duen aplikazioa

2018/02/12 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Fulsion Smart Systems enpresak sortu du umeentzako joko hau, app formatuan. Jolasteko helburua baino ez duten beste joko batzuen aldean, Irudikonek xede “terapeutikoa” du. Izan ere, arreta-defizitaren nahasmendua duten haurrengan pentsatutako aplikazioa da. Sarean erabili daiteke, irudikon.fulsion.net webgunean, baina aplikazio moduan ere jaitsi eta instalatu daiteke, Android zein iOS telefonoetan.

Gaur egun, arreta-defizitaren nahasmenduak aurreko belaunaldietan baino askoz gehiago diagnostikatzen eta antzematen dira. Irudikonek bestelako joko-estrategia dakar. Horrela, umea tarte labur batez egon beharko da kontzentratuta oinarrizko mailetan, baina, aurrera egin ahala, Irudikonek joko- eta kontzentrazio-denbora luzeagoa eskatuko dio haurrari (beste joko-estrategia batzuen zailtasuna, aldiz, arazoei irtenbidea aurkitzeko denbora gutxiago eskaintzean datza).

Beste joko ludikoago batzuez aparteko aukera bilakatu dute Irudikon bertako grafiko profesionalek eta mendekotasun handia eragiten duen musikak. Halaber, xede hezigarri interesgarria du, eta terapia-mota honetan material gutxi izan ohi da euskaraz.

Irudikon aplikazioa eskuragarri dago bai iOS bai Android sistema eragileetan https://irudikon.fulsion.net/


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!