Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Didi enpresa txinatarra ere gidaririk gabeko ibilgailuen lehian sartu da bete-betean

2018/02/13 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Sarri aipatu izan ditugu Sustatun ibilgailu autonomoak. Datozen urteotako erronka teknologiko handienetakoa da, epe ertainera gure hirien izaera eta baita gure eguneroko bizimodua ere, goitik behera eraldatu ditzakeena. Lehia horretan Uber eta Waymo izan dira orain arte punta-puntan aritu direnak; hemendik aurrera Didi txinatarra ere gehitu beharko zaie: dagoeneko trafiko errealarekin probak egiten hasia da Shangain. 

Garraioen inguruko konpainia handi bat da Didi Chuxing, gure artean ez ezagunegia, baina Txinan sekulako garrantzia duena. Bere ibilgailu autonomoaren aurkezpen publikoa egin zuen joan zen astean Didik Shangaiko zirkuitu batean eta jakinarazi zuen dagoeneko benetako probak ere egin dituela Shangaiko kaleetan, trafiko errealarekin. Hau da, gidaririk gabeko ibilgailuak dagoeneko martxan daudela Txinako herrietan (probetan, hori bai). 

Qoros 5 markako auto txinatarrak aukeratu ditu Didik bere zerbitzu autonomoa emateko. Bere helburua da taxi-zerbitzu autonomoa ematea epe laburrean Txinako hiribururik handienetan. 

Azken 2 urteotan izugarri zabaldu dira gidaririk gabeko ibilgailuen inguruko berriak. Uber 2016an hasi zen probak egiten Estatu Batuetako errepideetan eta 2019an hasiko dira benetako zerbitzu autonomoa eskaintzen; Domino's Pizza ere hasi da pizzak ibilgailu autonomoekin banatzen; Las Vegasen ere bada dagoeneko gidaririk gabeko autobus zerbitzu bat, Sustatun aipatu genizuenez;, Waymoren taxiak ere hainbat herritan hasi dira lehenengo ibilaldiak egiten; eta taxi hegalari autonomoak ere dagoeneko errealitate dira. 

Didiren azken urratsak lehiakide berria eransten dio bestela ere lehia bizia den honi. Eta lehia horri esker, oraindik eta lehenago ikusiko ditugu ibilgailu autonomoak gure errepideetan. Urte gutxi-gutxiko kontua da. 

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!