Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

EITBk 'No es no' mezua (eta ez euskarazkoa) sustatzen duela salatu dute

2018/07/11 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Twitterren Euskal Telebistak zabaldutako zenbait txiori erreparatuta, Protoeuskaldun erabiltzaileak salatu du jaietarako sortu den bat euskaraz sustatzea erabaki duela EITBk, baina ez gazteleraz. Jazarpen sexistaren kontrako 'Ez beti da ez' kanpainaz ari gara.

Uztailaren 6an bi txiotan zabaldu zituen ETBk bi mezu eta bideoak Twitterren. Egun batzuen buruan milaka ikuskapen ditu gaztelerazkoak, 200 eskas euskarazkoak. Hizkuntzen arteko desoreka ez da berezkoa, edo ez da naturala, nahita hartutako erabakien ondorioa da, Protoeuskaldunen txioak salatzen duenez.

Adi pantaila irudietan, bi mezuak San Fermin bezperakoak dira, baina bata txupinazoa baino lehenagokoa da, eta sustatua dago, ordaindu egin dute ikus dadin. Euskarazkoa, berriz, txupinazoa gertatu ondoren (ordubetera) hasi zen zabaltzen.

Tira, hemen euskarazko mezua utziko dugu.

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!