Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

FLV aldizkariaren 50. urteurreneko nazioarteko hizkuntzalaritza biltzarra

2019/02/23 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

2019an 50 urte beteko dira Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoaren lehenengo zenbakia argitaratu zenetik (1969-2019). 50. urteurren hau ospatzeko, 2019ko martxoaren 6an eta 7an nazioarteko biltzarra ospatuko da Iruñean, bi helburu nagusirekin: alde batetik, euskararen inguruko hainbat ikerketa-alorretan erdietsi diren azken emaitzen berri izatea eta, bestetik, euskararen ikerketari aplikagarriak zaizkion metodo eta lanabes berriak ezagutzea.

Jardunaldiaren zioa zera da: Metodo eta joera berriak (euskal) hizkuntzalaritzan.

Hiru hitzaldi nagusi izango dira, Lyle Campbell, Lola Pons eta Joaquin Gorrotxategiren eskutik. Lyle Campbell (PhD UCLA) hizkuntzalari emeritua da Hawai’i Manoa Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Sailean. Berak sortu eta zuzendu du (2009-2016 artean) Catalogue of Endangered Languages delakoa (endangeredlanguages.com). Hauek dira bere espezializazioak: hizkuntzalaritza historikoa, hizkuntz dokumentazioa eta galzorian diren hizkuntzak, hizkuntza amerikar-indiarrak (Ameriketako bertako hizkuntzak), tipologia, uralikoa. Oregongo (AEB) landa eremuan hazi zen.

Lola Pons Sevillako Unibertsitateko irakasle titularra da egun (Gaztelania, Hizkuntzalaritza eta Literaturaren Teoria Sailean) eta Tübingeneko eta Oxfordeko Unibertsitateetan ere aritu da Gaztelaniaren Historia eta Dialektologia irakasle. 2011. urtean HISTORIA15 taldea sortu zuen, gaztelaniaren historia eta hizkuntz aldaketa ikertzeko, arreta berezia eskainiz XV. mendeko sintaxiari eta diskurtsoaren garapenari.

Joaquín Gorrotxategi Euskaltzaindiko eta Espainiako Hizkuntzaren Erret Akademiako kide urgazle da. Bere lanetan nabarmentzekoak dira Onomástica indígena de Aquitania (1984) liburua eta antzinako baskoien nahiz akitaniarren materialei eskainitako artikuluak. Lan ugari argitaratu du Hispaniako epigrafiari eta erromatarren aurreko hizkuntzei buruz, hala nola zeltiberieraz eta lusitanieraz, idazkunen interpretazioez, antzinako hizkuntza-eremuez eta hizkuntzarteko ukipen fenomenoez.

Egitarau osoa hemen kontsulta daiteke PDF-an. Adibide gisa euskaraz izango diren hitzaldi batzuk (erdara desberdinetan ere izango baitira hitzaldiak):

  • Euskal deonomastika eta deonomastika konparatua.
  • Testu-corpusen informazio morfosintaktikoaren etiketatze automatikoa hizkuntz ezagutzan oinarrituz
  • Bertsolaritzaren historia, subalternitate modu bat euskal literaturan
  • Familia euskaldunak: definizio proposamena hizkuntza komunitatearen aniztasunaren argitan
  • ...

Izen ematea irekia dago hemen.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!