Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Loraldia Festibalaren 5. edizioa: Bilbo kultur sormenaren plaza bilakatuko du hilabete batez

2019/02/27 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Sentikariz blai! izango da. 22 egunetan, diziplina artistiko guztiak, bost produkzio berri eta erabateko estreinaldiak eskainiko ditu. Bilboko 12 gune euskal kulturaren plaza bilakatuko dira. Festibalaren antolatzaileen helburuen artean: euskal sortzaile eta sorkuntza nabarmentzea; publiko berrietara heltzea; eta memorian sakontzea, iturri zaharren erreferenteetatik abiatu, proposamen berritzaileak plazaratzeko.

Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa, Sentikariz blai! lema pean aurkeztu da. Loraldia Festibalaren edizio honen aurkezpena egiteko antolatzaileek formatu berritzailea erabili izan dute eta Bilboko tranbian egin dute. Tranbiak ibilbidea burutzen zuen bitartean, Ane Pikaza aurkezleak Loraldiaren programazioaren gakoak kontatu dizkie bertaratutakoei.

Loraldia Festibaleko bosgarren edizioak euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan. Oraingoan, Sarrionandia eta Artze, besteak beste.
Loraldia Elkartearen helburu estrategikoekin bat eginez, festibalak euskal sortzaile eta produkzioak sustatu nahi ditu eta horretarako produkzio propioak sortzen ditu, Loraldia Festibalaren ondoren Euskal Herrian zehar biran has dezaten. Horrela, publiko berri eta anitzetara zabaldu nahi du kultura eta biztanleria euskal eta euskaraz sortzen den kulturara hurbildu. Eta lan honetan, memoria berreskuratu, iturri zaharretik edan eta ikasi eta proposamen berritzaileak sortzea du asmo.

Loraldiaren aurtengo edizioa martxoaren 12an hasiko da, Sarrionandia protagonista izango dugula: Iñigo Aranbarri idazleak Sarrionandiaren literaturaren ezaugarriak azalduko ditu hitzaldi batean. Hau martxoaren 15ean burutuko den Kalaportu ikuskizunaren abiapuntua izango da eta ikuskari hau hobeto ulertzeko gakoak ezagutuko ditugu.

Egun honetatik eta apirilaren 7ra arte Bilbo eta Loraldia Festibala kultur sormenaren plaza bilakatuko dira 22 egunetan zehar. 30 kultur hitzordu biltzen ditu Loraldia Festibaleko bosgarren edizio honetako egitarauak. Aurten diziplina artistiko guztiek lekua izango dute, formatu berritzaileak eta lau ekoizpen propio eta estreinaldi handiak izango ditu festibalak. Guztira, ia 200 artistek parte hartuko dute jaialdi honetan.

Bosgarren edizio honetan esan genezake Loraldia Festibala sendotu eta errotuta dagoela: sortzaileak nabarmendu eta ikusgarri jarriko ditugu beste behin ere; Loraldia Elkarteak produkzio berriak sortu ditu; eta sormen eta produkzio horiek sustatu eta ahalik eta hedatze handiena lor dezaten akordio interesgarriak lotu dira.

Bilboko hamabi gune ezberdinetan garatuko da Loraldia Festibala: Arriaga Antzokia, Azkuna Zentroa, Bilboko Itsas adarra Itsas Museoa, Euskalduna Jauregia, Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederren Museoa, Bidebarrieta Liburutegia, Golem Alhondiga, Campos Antzokia, Bilborock, Bira! Kultura Bilbao, eta Elkar dendak.

Informazio gehiago

www.loraldia.eus


Iruzkinak:

2019/06/02

Propecia Come Funziona Viagra A Cosa Serve Black Market Zoloft  levitra contraindicaciones Kamagra Eccellente
Generici Vendita Attiva Kamagra Cuanto Cuesta Herbal Propecia Absolute  

2019/06/12

Prix Cialis 5mg En Pharmacie  cialis
20mg for sale Viagra Gratis A Los Parados  



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!