Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Sormenerako egonaldia Igartubeiti baserri museoan

2019/05/07 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak Nathalia Heim artista bisuala hartuko du udan lau asteko erresidentziarako. Beatriz Aisa & Delphine Tambourindeguy kolektibo artistikoa, Nathalia Heim artista bisuala eta Violeta Borruel koreografa izan dira PATRIM+ mugaz gaindiko erresidentzia burutzeko hautatutako artistak. Lehen edizio honetara aurkeztutako hautagaien % 30-a nazioarteko artistak izan dira.

PATRIM+ mugaz gaindiko erresidentziaren lehen deialdian parte hartzeko bere proposamena bidali zuten 42 artista edo kolektiboetatik Chateau de Seix-erako Beatriz Aisa & Delphine Tambourindeguy, Igartubeiti Baserri Museorako Nathalia Heim artista bisuala eta Grauseko Espaco Pirineos-erako Victoria Borrel koreografoa izan dira.

Egonaldia ekaina eta iraila bitartean burutuko da PATRIM+sareko hiru zentroetan. Deialdiaren mugaz gaindiko dimentsioa nazioarteko parte hartzaile kopuruan islatu da, jasotako proposamenen %30-a, hain zuzen ere.

Aurkeztu diren proiektuen artean, ikuskizun eta argazkilaritzaren inguruko diziplina artistikoak izan dira proiektu gehiagotan jorratu direnak. Dantza eta ikusentzunezko arteak ere izan dute beraien garrantzia.

Egitasmo honen bitartez, PATRIM+ sareko hiru kultur zentroek ondarea eta sorkuntza artistikoa lotzea eta publiko berrien bila joatea bilatzen dute.

Erresidentziak, partaide diren hiru zentroetako lurraldeetako biztanleen arteko topaketak bultzatzea du helburu. Artista bat, lan bat eta sorkuntza prozesu bat, lurralde bakoitzean erresidentziak irauten dituen lau asteetan zehar presentzia artistiko handia izango duena. Funtsezkoa izan da deialdira aurkeztutako egitasmoetan irizpide hauek bete izana.

PATRIM+ ZENTRO BAKOITZEKO HAUTATUTAKO PROIEKTUAK

  • Igartubeiti Baserri Museoa - Nathalia Heim
    Oso modu positiboan baloratu dugu Nathalia Heim artista bisualaren generoaren ikuspegia, mugaz gaindiko ikuspegia eta lurraldean izango duen eragina. Artistak bere lanean lurraldeko emakumeei eta bizi diren espazioari protagonismoa ematea proposatzen du, PATRIM+ mugaz gaindiko erresidentziaren helburuei erantzunez.
  • Espacio Pirineos - Violeta Borruel
    Jaso diren proposamenetatik, PATRIM+ proiektuaren beharrei zein Espacio Pirineos zentroaren lan filosofíari erantzuten hobekien jakin izan duena izan da Violeta. Baita 2019an emakumeari zuzendutako NOCTE jaialdiaren espezifikotasunari ere. Violeta Borruel-ek ikerketa antropologikoa zein dimentsio eszenikoa, ezagutza eta sorkuntza biltzen dituen proiektua aurkeztu du, pirinioetako lurraldea ikerketa lan gisa eta era berean, bertako bizilagunekin elkarrekintza.
  • Chateau de Seix - Beatriz Aísa eta Delphine Tambourindeguy
    Batzordeak Pirinioetan egoitza daukan arte talde baten proposamena eskertu zuen: Delphine Baionan bizi da, Beatriz Huescako herri batean, baita txostena bi hizkuntzatan aurkeztu izana ere.
    Artistek honelako proiektuetan esperientzia badute, Pourtaleten mugaz gaindiko erresidentzia artistiko partekatu batean parte hartu dutelako, pirinioetako paisaien inguruan gogoeta eginez. Beatriz argazkilaria eta geografa da; Couserans-en argazkilaritza da kultur politikaren ardatz nagusia eta geografiarako trebetasuna oso interesgarria da erresidentziaren “paisaiak mugimenduan” gai amankomunarentzat.
    Bitartekaritza eta hezkuntza artistikoaren alorretan ere esperientzia badute, eta elebidunak dira, publikoarentzat lantegi eta ekitaldien proposamenak burutzea bermatuz.
    Proiektuaren helburua datuak biltzea, Pirinioetako Seix gaztelua eta Grauseko Espacio Pirineos bezalako arkitekturak aztertzea, habitatutako espazioaren inguruan biztanleekin elkarrekin aritzea, eraikitzeak egitea baita lurraldearen argazkiak ere, fikzioa eta errealitatea nahastuz, Pirinioetako kartografia berrien sorkuntza burutzeko.
    PATRIM + erresidentziaren hiru zentroetan proposatutako lehengoratzea, Ariègen, Aragoin eta Gipuzkoan, proiektuaren pirinioetako mugaz gaindiko alderdiaren benetazko ulermenaren adibidea da.
    Azkenik eta generoaren berdintasunaren ikuspegitik, batzordeari interesgarria iruditu zaio bi emakume artistak historian zehar gizonak bakarrik jorratu duten gaiari ekitea.

PATRIM+

PATRIM+ museo, ekomuseo eta ondarearen interpretazio zentroen mugaz gaindiko sarea da.
Sarearen helburua, garapen jasangarriaren ikuspuntutik Pirinioetako bi aldeen ondare natural eta kulturala balioan jartzea da. Sare honetan Ariège, Haute-Garonne, Hautes-Pyrénées, Euskadin, Aragoin eta Kataluinian kokatutako kideek parte hartzen dute.
2017an proiektuak POCTEFA dirulaguntza lortu zuen 4 urteetarako 2021 arte.

POCTEFA Proiektua

PATRIM+ egonaldi-proiektua PATRIM+ EFA 251/16 proiektuaren baitan garatu da, Espainia-Frantzia-Andorra Lankidetzako Programa 2014-2020an kokatuta aurkeztu izan dena. Proiektu honetarako gastuak POCTEFAk hartuko ditu bere gain % 65ean, Europar Batasuneko EGEF (FEDER) Eskualde Garapeneko Europako Funtsen kredituei esker.POCTEFA-ren helburua Espainia-Frantzia-Andorra arteko mugaldeko lekuen arteko sare sozial eta ekonomikoa sendotzea da. Laguntza hau mugaldeko lekuen garapen ekonomiko, sozial eta ingurugiro garapenera bideratuta dago, estrategia bateratu baten bitartez lekuko eskualdeko garapen iraunkorra lortzeko.

ARTISTEN BIOGRAFIAK

Nathalia Heim

Nathalia Heimek (Natheim) arte bisualaren alorrean lan egiten du, Argentinan, Frantzian, Italian eta Espainian 2010etik lanak konposatzen eta erakusten. Giza Komunikazio (UBA) ikasketak burutu zituen, Argazkilari Profesionala, Irakaslea eta Kultur Kudeatzailea da.

2010etik aldizkarietan lan egin eta argitaratu du. Bere ibilbidean, galerietan, argazkilaritza bienaletan eta nazioarteko jaialdietan ikusgai ipini ditu bere lanak, Argentinan zein Europan. Azken urteetan, bere lana argazkilaritza sari garrantzitsuenetan hautatua izan da Frantzian zein Espainian, Promenades Photographiques en Vendôme eta Madrilgo Casa América-ko “América Late” jaialdian esaterako.

Bere azken arte lanak genero gatazkekin eta hauek gertatzen diren tokiekin estuki lotuak daude, bere ikerketa eta sorkuntza artistikoaren funtsezko gorputza sortuz gaur egun. Madriden, Espainian bizi da.

Artistaren web gunea

Violeta Borruel

Violeta Borruel (Huesca, 1987) Madrilgo Complutense Unibertsitatean Geologian doktorea, baita dantzaria eta koreografa ere. Arte alorrean Zaragozako eskola ezberdinetan hezia, baita Granadako Reina Sofia Dantza Kontserbatorioan eta Madrilgo Maria Avila Dantza Kontserbatorio Nagusian ere, Parkinsonerako “Dance for PD®, Mark Morris Dance Group” hezkuntza-ziurtagiria lortuz.
Bere irakasleen artean aipatzekoak dira ondorengo artista gailenak, Miriam Agar, Arantxa Argüelles, Carmen Werner, Wilfried van Poppel, Sharon Fridman, Jordi Vilaseca, Jorge Crecis, Stephane Boko edo Anuska Alonso.
Bere lan esperientziari dagokionez, koreografa eta interpretatzaile gazte hau Huescako ekitaldi eta jaialdi askotan parte hartu du, Cosecha de Invierno Arte Erakustaldian, Periferias Jaialdian, Microbío-n, Larréseko Güestival-ean , edo Nocte Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdian, esaterako. Huescan eta Madriden zenbait performances-ez gain, aipatzekoa da 2013ko XVIII.Granadako Dantza Kontserbatorioko Koreografi Lehiaketako bere lehen saria.

Beatriz Aisa eta Delphine Tambourindeguy

Delphine Tambourindeguy, Baionakoa, Bordeleko (Frantzia) Fakultatean arte bisualetan lizentziatura lortu zuen 2007an eta bere ikasketak jarraitu zituen bi urtez Madrilgo Arte Eder Fakultatean. Orduan bera garai bateko argazki prozesutaz, argazki digitaletaz eta bideoaz baliatzen hasten da. Bere lana testuinguruaren araberakoa da, inguruen esperientzia sentikorrean, paisaiara eta honen geruza ezberdinetara zabalduz. Interes handia du lerrotan, mapetan, ibilbidetan, bidegurutzetan, erlaitzetan eta mugetan. 2015ean, mugaz gaindiko sorkuntza beka jaso zuen eta Etxepare Institutuaren laguntza Territorios Móviles proiektuarentzat, Frantzia-Espainia mugan, Euskal Herrian zehar burututako lan ibiltaria. 20017an AECT Espace Pourtalet mugaz gaindiko artisten erresidentziarako hautatua izan zen eta bertan Beatriz Aisa ezagutu zuen. “Diálogo de tinta y luz” erakusketa, mugako bi aldetako toki ezberdinetan aurkeztuko dutena sortu zuten. Praktika Artistikoetako eta Herri Akzio Master baten graduatua da eta interesa du irudiaren hezkuntzan eta publikoarekin partekatzeko praktika baten bitartekaritzan.

Artistaren web gunea

Beatriz Aísa, Geografian graduatua, ondoren, Madril eta Buenos Aireseko zenbait eskoletan argazkigintzan hezitu bazen ere, argazkilari eta artista bisualekin trebatu zen. 2018an 'Geograficidades' proiektua burutu zuen, Huesca-Tarbes Arte Garaikideko Biurtekoaren partaide gisa, bi hirietan erakutsi zena. 2013tik Helecho Fotográfico proiektua zuzentzen du, argazkilaritza esperimentaleko lantegiak zuzenduz.
Pirinioetako iruditegi geografikoaren eta paisaiaren itxuran interes handia du, bere ikertzeko modua, artxibo dokumentalaren inguruko intuizio zein gogoetaren eta esploratzen dituen guneen arteko joan etorrian oinarritzen da, zientzia eta artea lotuz. Behaketa eta tipi-tapa sormen prozesuaren parte dira. Argazkilaritzaren materialtasunaren gaia plastika kezken bihotzean aurkitzen da. Argazkilaritza estenopeika eta kamararik gabeko irudi sorkuntzen beste metodo batzuk esanguratsuak dira bere proiektuetan. Beste teknika batzuen (collage, brodatu, artista liburuak) erabilpena osatzen dute bere lanak.


Artistaren webgunea


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!