Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Iruņeko haur eskoletan euskarazko ereduaren zabalpena moztuta, ongi ibili arren

2019/06/25 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Aldaketaren aldeko gobernu taldearen azken erabakiarekin euskarazko haur eskolak auzo guztietan zabaltzea ia ezinezkoa bihurtu da. Hezitzaileen 91 lanposturen deialdiak euskarazko eta gaztelaniazko postuak finkatuko ditu. Plantilla oztopo gaindiezina izanen da euskarazko eskaintza zabaltzeko.

Iruñeko Haur Eskoletan euskarazko eskaintza zabaldu da azkeneko urteetan. Txantreatik Arrotxapera mugitu zen bat lehenbizi, gero Donibanen eta Arrosadian hizkuntz eredua aldatu zuen Iruñeko Udalak eta hurrengo urtean Nafarroako Gobernuak eskaintza elebiduna egin zuen Alde Zaharrean eta San Jorgen.

Aurtengo aurre matrikulazioa aztertuta, polemika handiz euskarara ireki zen Donibane Haur Eskola da euskarazko haur eskoletan matrikula gehien biltzen duena. Arrakastatsuena da. Orduan euskarara igaro zen Arrosadiako Printzearen Harresian euskarazko eredua oso ongi dabil matrikulazioen aldetik.

Txantrean eta Arrotxapean ere eskaera handia biltzen du euskarazko ereduak. Txantrean, adibidez, gaztelaniazko bi haur eskolek adina matrikulazio lortzen du euskarazko haur eskola bakarrak.

Alde Zaharrean parez pare dabiltza euskarazko eta gaztelaniazko eskaera. San Jorgen da euskarazko eskaerarik ahulena, nahiz eta plaza guztiak betetzeko arazorik ez dagoen.

Jakina, gaztelaniazko haur eskola gehien-gehienak ere ongi dabiltza. Iruñean, oro har, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren eskaintzak ez du egun gurasoen eskaera asetzen. Plaza guztiak betetzen dira eta guraso asko geratzen dira kanpoan. Baina auzo askotan gaztelaniaz da eskaintza bakarra. Eskaintzak baldintzatzen du euskarazko eskaera. Gaurko eskaintzak oraindik ere gaztelaniaren alde jokatzen du.

Auzo batzuetan euskarazko ereduaren eskaera badagoela frogatuta dago, maila altuagoetan D ereduko ikastetxeak daudelako. Mendillorriko eta Buztintxuriko kasuak dira horiek. Beste auzoetan ere, pentsa daiteke eskaera badagoela, baina frogatzea zailagoa da.

Dena den, aldaketaren aldeko gobernu taldearen azken erabakiarekin euskarazko haur eskolak auzo guztietan zabaltzea ia ezinezkoa bihurtu da. Hezitzaileen 91 lanposturen deialdiak euskarazko eta gaztelaniazko postuak finkatuko ditu. Plantilla oztopo gaindiezina izanen da euskarazko eskaintza zabaltzeko.

Administrazioan Euskaraz Taldeak gogor kritikatzen du deialdi hori (eta ez da UPNren erabakia izan). Gainera, Euskararen Ordenantza urratu du, euskararen balorazioaren % 5a % 0 bihurtu baitu. Garai zailak omen datoz, baina oztopo batzuk bukatu den agintaldiaren ondorioak izanen dira.


Iruzkinak:

2019/06/27

this is pretty wonderful Off
White Shoes Replica Cheap material.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!