Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Udako ikastaroa: Euskara eta euskal kultura eremu digitalean

2019/07/01 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Datorren astean, EHUko Uda Ikastaroetan, Euskara eta euskal kultura eremu digitalean ikastaroa izango da Donostian, Miramar Jauregian. Uztailaren 10era arte, Ikastaroa hasten den eguna, zabalik da matrikulazio-epea.

Bi helburu nagusi ditu ikastaroak:

  1. humanitate digitalen eremura hurbildu eta euskara eta euskal kulturak eremu digitalean duten presentzia ezagutzea, honek aipatutako gaien irakaskuntzari egin diezaiokeen ekarpena aztertzeko.
  2. nazioartean euskara eta euskal kultura irakasten ari direnei edo horretan jardungo dutenei baliabide digitalen berri ematea, Etxepare Euskal Institutuko irakurletza sareko irakurleen jardunaren berri emanez eta esperientziak partekatuz.

Lehen eguneko egitaraua (uztailak 10)

  • 09:15 - 10:30. “Digital tools for real-life foreign language teaching and learning“. Detmar Meurers - Tübingeneko Unibertsitatea - Irakaslea
  • 10:45 - 12:00. “Kultura digitalizatua: Europa eta Euskal Herria“. Itziar Gonzalez Dios EHU/UPV - Irakaslea
    / Izaskun Etxeberria Uztarroz EHU/UPV - Irakaslea
  • 12:15 - 13:30- “Euskararen irakaskuntza eta IKTak". Mikel Iruskieta EHU/UPV - Irakaslea / Abel Camacho Romero Santurtziko Udal Euskaltegia
  • 16:00 - 17:15- “Euskal artea garai digitalean“ / Arantza Lauzirika Morea UPV/EHU - Dekanoa
  • 17:15 - 18:00 / “Irakurlearen jarduna eta sare sozialak“ / Ane Castelruiz Garcia - - Irakaslea

Bigarren eguna (uztailak 11)

  • 09:15 - 10:30 “Euskal literatura teknologia berrien begietatik“ / Iratxe Esparza Martin EHUko Literatura Saila - Irakaslea
  • 10:45 - 11:45 “Euskara irakasten Santa Barbaran: online ikastaroa “ / Iker Arranz Otaegui, Santa Barbarako Unibertsitatea - Irakaslea
  • 12:15 - 13:30 “Wikipedia euskal kultura irakasteko tresna gisa“. Iñaki Lopez de Luzuriaga. Euskal Wikilarien Kultura Elkartea / Amaia Orbe Barrio, Berlingo Freie Unibertsitatea, Etxepare Euskal Institutua
  • 16:00 - 16:30 What is bertsolaritza? izeneko ikus-entzunezkoa.
  • 16:30 - 17:30 “What is Bertsolaritza? ikus-entzunezkoa kultura eskoletarako baliabide gisa“ / Miren Ibarluzea Santisteban EHU/UPV - Irakaslea / Xabier Payá Ruíz Kultur kudeatzailea
  • 17:30 - 18:00 Sintesia

Informazio gehiago eta izena emateko, hemen.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!