Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Debarroko dolmenen ibilbidea

2019/07/08 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Dolmenak eta monumentu megalitikoak Euskal Herriko eskualde gehienetan aurkitzen ahal dira, baina Gipuzkoako mendebaldean, Debarroko mendietan dagoen kontzentrazio handi eta gertuko samar batean ibilbide bat antolatu da turismoarentzat berriki. Dolmenen Ibilbidea da hori, webgune bat sortu zaio, eta bisita gidatuak ere antolatzen dira.

Dolmenen Ibilbide honek Karakate-Iturriberri mendilerroa zeharkatzen du, eta Elgoibar, Soraluze eta Bergarako udalerriak lotzen ditu. 19 dolmen daude identifikatuta bidean, eta mendiko ibilbide ofizial gisa markatuta dago (PR-Gi 94 bidea). Familian egiteko modukoa da, 11 kilometro egin daitezke, 2 ordu eta 15 minututan. Webguneak autoa non utzi ere gomendatzen du.

Nahi dituzunean bisitatu ditzakezu dolmenak, noski,eta GPX track bat ere badago webgunean GPS bidez mendian ibiltzera ohituta daudenentzat.

Ingurua ikusteko beste modu bat bisita antolatuak dira. Eskualdeko turismo sustapeneko erakundea duela aste batzuk hasi zen hauekin. Datozen asteetan, lau bisita daude aurreikusita, bi euskaraz eta bi gaztelaniaz. Euskarazko hurrengoa, datorren igandean, hilak 14. Hemen informazio gehiago.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!