Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Gure robotika, erakusketa batean

2019/07/18 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Gure Robotika erakusketan zenbait euskal enpresak sortutako robotak ikus daitezke Donostiako San Telmo Museoan. Zehazki 'Gure_RBTK' deitzen da erakusketa, eta beste erakusketa handiago baten luzapena da ('Hello, Robot' nazioarteko erakusketa da hori).

Hona erakusketan ikus daitezkeen euskal robot batzuk.

kTBot robot mugikorra, autonomoa eta multifuntzionala da, IK4-TEKNIKER zentroak diseinatua eta Kutxaren Gizarte Ekintzak finantzatua. Barnealdeetan jarduteko diseinatu da, eta, oinarrizko adimena duenez, pertsonekin elkarreraginean jardun dezake, gida-zerbitzuak eta informazio interesgarria eskainiz. Bideroan gaztelaniaz entzun diogu, baina pantailako interfazea euskaraz ere badu...



Galtxagorri. Donostiako Informatika Fakultateko solairuetan barrena tourrak eskaintzen dituen multirobot sistema gidari baten parte da Galtxagorri. Nonbait bertsolari gaitasunak ere baditu... Hemen bideoa batean.
http://gogoa.eu/products/robotic-neuro-rehabilitation/hank-for-clinical-rehabilitation/

Hank. Europan diseinatutako lehen exoeskeletoa da HANK, Gogoa enpresaren sorkuntza bat. 3Dko inprimaketa-teknologia erabili da hura garatu eta fabrikatzeko lanetan.



Gure Robotika beste erakusketa baten luzapena da. 'Hello, Robot' erakusketa Vitra Design Museum, Mak Vienna eta Design Museum Gent-en erakusketa da. 200 objektutik gora biltzen ditu, artea eta diseinuaren alorretakoak, tartean etxerako, zaintzarako eta industriarako erabiltzen diren robotak, hala nola ordenagailu jokoak, komunikabide instalazioak, eta robotak agertzen diren liburu eta filmen adibideak.

Asteartetik igandera, irailaren 29a arte Donostiako San Telmo museoan.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!