Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

EuroSciPy, Python programatzaileentzako beste topaketa bat Euskal Herrian

2019/07/28 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

2014tik bost aldiz egin izan da PySS (Python San Sebastian), Python programatzaileen topaketa Euskal Herrian, baina aurten ez da izango. Hala ere, antolatzaileak beste proiektu batean murgildu direlako da, eta topaketak beraz jarraipena izango du: EuroSciPy. Python Zientziarako Europan, horixe akronimoaren itzulpena euskaraz.

Izatez EuroSciPy 2008tik ospatzen ari da, baina aurten izango da lehen aldia Euskal Herrira datorrena. irailaren 2tik 6ra izango da Bilbon, Bizkaia Aretoan.

Python zientzian gehien erabiltzen den programazio lengoaietako bat da. Garatutako programa asko Spyder izeneko paketean biltzen dira. Horien artean:

  • NumPy. Funyzio matematiko aurreratuak kudeatzeko.
  • Matplotlib. Emaitza esperimentalak edo datuak grafikoki erakusteko oso erabilia den paketea.
  • Pandas, datuak bereziki denboran zehar analisatzeko plataforma bat, analisi ekonomikoetan erabilia adibidez.
  • SciPy. Zientzia konputazioan gaitasun handiak dituen paketea.

Adibide gisa, hona Matplotlib-ekin egindako grafikoen adibideak:

Zerrendatutako horiek guztiak agertzen dira egitarauan.

Beraz, Europako Python adituak berriro Euskal Herrian egoteko aukera bat, 2015 eta 2016an Europython Bilbon egin ondoren.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!