Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Cortada film laburren jaialdia eta lehiaketa

2019/07/28 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Cortada 2019 Gasteizen abenduan egingo den film laburren jaialdiaren izena da. Lehiaketa moduan ere funtzionatzen du eta lanak aurkez daitezke jada. Euskarazko film laburrentzako sariak ere badaude.

 

Cortadak atal ofizial bat dauka, eta atal horretan sartuko dira hautaketa batzordeak aukeratzen dituen fikziozko film laburrak, dokumentalak eta animaziozko film laburrak.

Euskal film laburren Gureak atalean hautatzen diren lanak ere atal ofizialaren barruan sartuko dira. Gureak atalera aurkezten ahal dira Euskal Herri osoko egileak.

Atal ofizialetatik kanpo, Unilabur eta Ehulabur atalak daude, unibertsitateko ikasleek egindako film laburrentzako, bigarrengoaren kasuan EHUn ikasten ari direnentzako. Hemengoak izeneko atal bat ere badago, Araban egindako laburrentzako. Eta Euskarazko Film Labur Onenaren saria ere badago.

Oinarriak kontsultatzeko, ikus arretaz hemen.

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!