Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Kometari egin genion bisita, film labur batean

2019/07/30 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

2014 eta 2016 urteen artean garatu zen Rosetta espazio-misioa, zeinak kometa batean gizakiak eraikitako ontzi bat jarri zuen lehen aldiz (67P Txuriumov-Gerasimenko kometan izan zen). ESA Europako Espazio Agentziak zuzendu zuen misio hura, eta 2017an harekin erlazionatutako 400.000 irudi askatu zituzten. Irudi fondo hori baliatuz Christian eta Wolfgang Stangl anai austriarrek, 3.25 minutuko labur eder hau egin dute: The Comet.

Animazioan berezitutako zinegilea da Christian Stang eta bere anaia Wolfgang konpositorea da, soinu-bandaren egilea kasu honetan.

Soinurako, konposizioaz gain, Kometaren abestia erabili dute, ESAk askatutako soinu-dokumentu bat. Noski, Txuriumov-Gerasimenkok ez du soinurik egiten espazioaren hustasunean, baina kometaren inguruko oszilazio magnetiko berezi batzuek ESAko ingeniarien arrera deitu zuten, eta hori "soinu" gisa prozesatu zuten.

Irudien inguruan, digitalki ukituak izan dira, baina ez dago irudi gehigarririk edo 3D modelorik sartuta. Jatorrizko irudi artxiboak sarean jarraitzen du, ESAren Rosetta webgunean.

Horra bideoa:

ESA agentziak beste kometara itzultzeko intentzioa dauka. Kometa zehatz bat aukeratu gabe, Comet Interceptor untzia eguzki-sistemako barne-aldeko orbitan jarriko da (Lurraren eta Eguzkiaren arteko inguruneetan), eta gero erabakiko da, gerturatzen diren kometen bideak azterturik, nora zuzendu.

Rosetta misioa izan zenaz, albiste gehiago Sustatuko artxiboetan:


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!