Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Hizkuntza gutxituetako hedabideak eremu digitalean, Eskozian, euskal presentziarekin

2019/08/14 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Scotland Goes Basque da 2019. urte honetan zehar Eskozian Etxepare Institituaren laguntzarekin egiten ari diren euskal kulturaren inguruko zabalkunde programa bat. Horren barruan nazioarteko mintegi bat egingo da Edinburgoko Unibertsitatean urriaren 16 eta 17an: “Mugarik gabeko ala mugatutako esparrua? Hizkuntza gutxituetako hedabideak eremu digitalean”.

Egitasmo honek ikerlarien eta hizkuntza gutxituetako komunikabideetan lan egiten duten profesionalen artean ezagutza partekatu eta kolaborazioa sustatzea ditu helburu, eta nazioarteko hizlariak izango dira bertan. Mintegia ingelesez izango da. 

Hemen da mintegiaren webgunea. Egitaraua argitaratu da (hemen, PDF eran). Euskararen ingurukoak azalduko dituzten hizlarietako batzuk jarraian:

  • Euskal hedabideak paperetik Internetera. Libe Mimenza, Behategia.
  • Unibertsitateko ikasleen euskarazko ikus-entzunezko kontsumoa. Edorta Arana eta Beatriz Narbaiza, EHU.
  • “Gu ere Euskaldunak gara, Boisekoak”: identitateari buruzko hausnarketa bat Idahoko komunitatetik. Jaione Diaz (University of Maryland).
  • Twitterreko euskaldun gazte eta nagusiak, euskararen egokitzapenak 21. mendeko komunikazio formetara. Joseba Fernandez de Landa, Rodrigo Agerri, Iñaki Alegria (EHU).
  • ...eta kitto! tokiko hedabidearen 10 urteko eboluzio bat. Enara Eizagirre (Aztiker)
  • Euskarazko ikusentzunezkoak eta aro digitaleko telebistaren erronkak. Itziar Azpeitia (ETB)
  • Euskal Herriko zinemaldiak, aukerak eta trabak euskarazko filmentzat. Aida Vallejo, Amaia Nerekan (EHU)
  • Itzulpenaren erronkak film eleanitz batean, 'Handia' kasua. Elizabete Manterola eta Ana Tamayo (EHU)
  • Atzerriko fikzioa hizkuntza txikietan. Urtzi Urrutikoetxea.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!