Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Zientziaren inguruan maiz egiten diren galderak, bideoetan

2019/08/19 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Orbita Laika da Espainiako telebistako zientzia dibulgazioko programa bat, ekainean amaitu zuen bere azkenengo denboraldia (oraingoz). Programaren babesleen artean Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedra dago, eta honek euskarara itzuli ditu bideo horiek.

Maiz Egiten Diren galderak edo FAQ direlakoak harturik formatu gisa, bi minututan ematen zaizkigu azalpenak. Horra, adibidez, pil-pileko gai baten inguruan: beroaldiak, hezeagoak, luzeagoak eta larriagoak direla. Hauek, klima-aldaketaren ondorioak dira. Beroaldi horiek are eta larriago eragiten diete aire zabalen lan egiten dutenei, kirolariei, haurrei, adinduei eta bihotzeko arazoak dituztenei ere. Baina, zehazki, zein arazo dakar muturreko beroak osasunarentzat?

Hemen ikus daitezke bideo didaktiko hauetan gehiago. Trataturiko gaien arrtean:

  • Klonatu daitezke gizakiak?
  • Zer gertatzen da hegazkinak presioa galtzen badu kabinan?
  • Nola demontre funtzionatzen dute edalontzi musikalek?
  • Zer gertatzen da garunean lo egiten dugunean?
  • Zer gertatzen da gorputzean maitemintzen garenean?
  • Zeintzuk dira zabor-janaren ondorioak osasunean?

Eta beste zanbait.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!