Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskaraldiaren eraginak aztertu dituzte: datu positiboak eta zailtasun batzuk

2019/09/16 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Ikerketa batek ondorioztatu du Euskaraldiak “nabarmen astindu zituela” parte hartu zutenen hizkuntza jokaerak ariketaren 11 egunetan. Donostian egindako prentsaurreko batean aurkeztu dute gaur Soziolinguistika Klusterrak egin duen 2018 Ikerketa. Lankidetza lana izan da eta Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Topagunearekin aritu dira Euskaraldaiaren eragina aztertzeko lan honetan.

Azterketaren ondorio nagusiak hauek izan dira:

Ondorio nagusiak

  1. Parte-hartzaileek neurri handian bete dituzte eskatutako eginkizunak. Parte-hartzaile gehienak zinez saiatu dira hartutako konpromisoak betetzen. Hala, esaterako, ahobizi-ek betetze maila altua izan dute ulertzen. Belarriprest-entzat nekezago suertatu da euskaldunei euskaraz aritzeko eskaera luzatzea, kasurik gehienetan jokabide arrotzat hartu delako.
  2. Parte-hartzaileen hizkuntza erabilerari dagokionez aldaketa handiak ekarri ditu Euskaraldiak ariketaren 11 egunetan, eta aldaketari proportzio esanguratsuan eutsi zaio Euskaraldiak bukatu eta hiru hilabetera ere.
  3. Aldaketa handiagoak egin dituzte euskaraz mintzatzeko gaitasun txikiagoa dutenek; euskaraz egiteko ohiturarik gutxien dutenek; eta gune soziolinguistikorik erdaldunenetan bizi direnek. Aldiz, ez dute hainbesteko aldaketarik egin Euskaraldiaren hasieran hizkuntza gaitasun altua erakutsi dutenek; jada euskaraz egiteko joera nabarmena dutenek; eta gune soziolinguistikorik euskaldunetan bizi direnek.
  4. Adaketarik handiena egin dutenak ahobizieuskaldun hartzaileak izan dira.Baina ikerketak azpimarratzen du positiboa dela Euskaraldiak nola bultzatu dituen belarriprest-ak modu naturalean euskara erabiltzera.
  5. Euskaraldian ahobizieuskaldun osoa kategoria kopurutan guztiz nagusitu bada ere, datuek beste aukera batzuen aberastasuna ere utzi dute agerian. Euskaraldiaren dinamika orokorrak kategoria guztien hizkuntza jokaeran izan duen eragin positiboa ikusita, interesgarria litzateke azpimarratzea belarriprestfigura aberatsaren bidez zein aukera onak zabaltzen zaizkion Euskaraldiari populazioaren sektore berriak euskararen dinamikara erakartzeko.
  6. Bi mekanismo baleko ikusi dira. Batetik, txapa identifikagarriei esker jende askok (ahobizi-ek bereziki) bultzada handia sentitu du euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiteko. Bigarrena,  batzuek euskara erabiltzeak besteei euskaraz erantzuteko beharra piztu die.
  7. Euskaraldiak euskararen erabilera indartzeko baldintza sozio-afektiboak eraikitzen asmatu du. Giro babesle eta irekia sortu du.
  8. Euskaraldiak hizkuntza praktiken inguruko ikuspegi errealistagoa ekarri dio parte-hartzaile askori. Norbere hizkuntza jokaera «idealizatu» samarra zuen parte hartzaile asko konturatu da benetan uste baino gutxiago egiten duela euskaraz. Beste hainbatek ikusi du Euskaraldia hasi aurretik hain zailak iruditzen ez zitzaizkion jardunak uste baino korapilatsuagoak direla. Horretaz gai, euskaraz ulertu eta hitz egiten duen uste baino jende gehiago dagoela ikusi dutenak ere badira.

Ondorio positibo horiez gain, zailtasunak ere identifikatu dituzte, hiru alderditan batik bat:

  • a) Euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gaitasun mugatua dutenekin euskaraz jarduteko jokabidea ez da asko zabaldu.
  • b) Ele biko elkarrizketari luze eustea zaila da (nahiz eta aurrerapauso interesgarriak ikusi diren).
  • c) Solaskideari euskaraz aritzeko gonbita edo eskaera (asertiboa) egitekorakoan deseroso samar sentitu da parte-hartzaile asko, bereziki belarriprest zereginean ibilitakoak.

Albistea, Irekia-Eusko Jaurlaritza (argazkia ere bertakoa da, irudi librea).

Ikerketaren webgunea, 2018 ikerketa. Txosten nagusia PDF formatuan.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!