Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Hamar urterako gogoeta Ikastoletan

2019/10/05 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Hurrengo hamarkadarako gogoeta prozesua abiatu dugu Ikastolen Elkarteak. Hiru erronka nagusi aipatu dituzte, eta hiruei herri gisa erantzutera deitu dute:

  • ikasleen euskararen erabileraren eta kalitatearen beherakada,
  • jaiotza tasaren jaitsiera larria,
  • eta atzerritar jatorriko ikasleen eskolatzea.

Baina arriskuak aukera gisa ere har daitezkeela ere azpimarratu zuten joan den astean Baionako Bernat Etxepare Lizeoan ospaturiko ekitaldian. "Herri gisa jokatuz gero, lor daiteke horri guztiari buelta ematea”, esan zuen bertan Koldo Tellitu Elkarteko lehendakariak.

Tellituren araberam etxeko lanak egin dituzte ikastolek:

  • indarrak biderkatu dituzten ikasleen euskararen erabilera eta kalitatea hobetzeko, hizkuntza proiektuak eguneratuz;
  • euskararekiko atxikimendua bultzatzeko Pulunpa egitasmoa sortu dute;
  • atzerritar jatorriko ikasleentzako harrera planak gaurkotzen ari dira
  • eta baliabide urriko familientzako beka sistema berria amaitzear dute.

Tellituk atzerriko ikasleen integrazioaren kontuaz jardun zuen bereziki: "Badakigu ikastolok ezin dugula hau dena bakarrik egin. Horregatik proposatzen dugu alor eta eragile desberdinen arteko elkarlana, horregatik proposatzen dugu hizkuntza ereduak gainditu eta murgiltze sistema ezartzea... Proposatzen dugu atzerritar jatorriko ikasleen eskolatze orekatua eta harrera plan integralak, herri eta eskualde mailakoak, segregazio arriskuari aurre egiteko euskaratik eta euskaraz integratzea.”

Hemen irakur daiteke Koldo Tellituren hitzaldi osoa.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!