Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Jardunaldia: dantzak ondare gisa kontsideratuz gero...

2019/10/06 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Herri bateko dantza kondare izendatu daitezke? Zer egin beharko litzateke izendapen hori jasotzeko? Ondare materiala (elizak, dorretxeak, zubiak, arte-lanak,...) babesteko diru-laguntzak dauden moduan, ba al dago materiarik gabeko ondarea (dantzak, festak, errituak, ahozko tradizioak,...) babesteko laguntzarik? Horretaz hausnarketa jardunaldia antolatu dute Zatak Ondarea Ikertzeko Elkarteak, Dantzanek eta Soinueneak. Urriaren 12an izango da, goizez, Beasaingo Igartza jauregian.

Jardunaldiaren muina bi mahainguru izango dira, bata adituena, eta bigarrena, arituena.

Lehenbizikoan parte-hartzaile:

  • Karlos Irujo, antropologoa, Nafarroako ondare immaterialean aditua, Nafarroako Dantza Atlasaren zuzendaria eta Ortzadar elkarteko kidea.
  • Thierry Truffaut, antropologoa, Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakari ohia, Lauburu eta Etniker Iparralde elkarteetako kidea
  • Terexa Lekunberri, antropologoa, Euskal Kultur Erakundeko ondare zerbitzuaren eta etnopoloaren arduraduna
  • Emilio Xabier Dueñas, etnologoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako tradizizko dantzen Katalogoa egiteko proiektuaren zuzendaria.
  • Imanol Agote, Eusko Jaurlaritzako Ondare Sailekoa.
  • Isabel Hernando, EHUko irakaslea eta zuzenbide zibilean aditua, Revista sobre Patrimonio Culturalen zuzendaria.

Eta bigarrenean:

  • Jon Arrikaberri eta Gabriel Urtasun, Luzaideko bolantak.
  • Mikel Sarriegi, Beasaingo Aurtzaka dantza taldea.
  • Maite Irizar, Oñatiko Oñatz dantza taldea
  • Izaskun Beraza, Andoaingo Axeri-dantza elkartea

Dinamizatzailea: Oier Araolaza, Dantzan elkartea.

Sarrera irekiko jardunaldia izango da. Informazio gehiago hemen.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!