Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Orotariko Euskal Hiztegia eguneratua Euskaltzaindiaren mendeurrenean

2019/10/08 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Gaur bete dira ehun urte Euskaltzaindia sortu zela. Ekitaldi ofiziala egin zen Donostian igandean, eta hainbat jarduera egin izan dituzte azken hilabeteotan. Webgunean ere, berritasunak mendeurrena ospatzeko: Orotariko Euskal Hiztegiaren bilaketak hobetu dituzte,

Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) euskararen aro eta euskalki guztietako idazkietako lexikoa jaso eta antolatzea xede duen hiztegi historiko deskriptibo bat da. Koldo Mitxelenaren ardurapean hasi zen egiten, eta lan taldearen burua Ibon Sarasola izan da. 1987an argitaratu zen paperean lehen liburukia, eta 2005ean 16.a eta azkena. Harrezkero, Interneten ere kontsultagai dago, eta berritzen jarraitzen du.

Mendeurren honekin Interneteko kontsultan sartu dituzten berritasunetan, adibidetegia iruditu zaigu interesgarriena. Sarreren goiburu zein testu-adibideetan bilaketa orokorra egin daiteke, eta emaitzek erraz ulertarazten dituzte kontestuak eta erabilerak. Aldi berean (ikus goiko irudian edo beste bilaketa honetan), eskumako menuan aukeratuz batu daitezke emaitzak mendearen, euskalkiaren edo jatorriaren arabera.

Erreferentzien gainean kurtsorea igaroz, obra eta egileen erreferentzia zuzenagoa ere jasotzen da orain.

Bilaketak egiteko, adi jarraibide hauei. Esate baterako *olatz bilaketak, izartxoarekin, emango dizkigu horrela amaitzen diren sarreren emaitza zerrenda:

Atsekabe txiki bat ere badugu berritasun hauekin. Une honetan ez dabil Euskalbar bidezko OEH/Orotarikoko bilaketa. Konpontzeko modukoa izango delakoan...

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!