Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Arnasa Gara, ikusentzunezko proiektu bat arnasguneen ahalduntzerako

2019/10/02 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Arnasa Gara egitasmoaren helburua da “arnasguneetako herritarrak ahalduntzea”, hau da, bertako biztanleak euskararen biziberritzean duten garrantziaz jabetzea. UEMAk bultzatzen du eta erakundeen babea dauka.

Ekimenaren lehen sorkuntza edo emaitzetako bat da Kartzela izeneko web-telesaila, zeinaren lehen bi atalak aurkezten hasi diren herriz herri. Kartzelaren gaia zera da, BEC-eko bertsolaritza final handi baten ondoren, sei lagun BEC-en bertan itxita geratzen dira... Bertsolaritzako kartzelako gaia, eta egoera itxi batean egotea nahasten dira. Arnasgune diren zenbait herritakoak dira Hiru Damatxo ekoiztetxeak eta EITBk ekoitzitako serie horretako protagonistak.

Lehen fase batean, arnasguneetan bertan, UEMAko 22 udalerritan, egingo dituzte saioak: Araban, Aramaion; Nafarroa Beherean, Baigorrin; Bizkaian, Ajangiz, Bermeo, Dima, Lekeitio, Markina-Xemein eta Zeanurin; Gipuzkoan, Abaltzisketa, Aduna, Aia, Altzo, Azpeitia, Itziar, Leintz-Gatzaga, Orexa, Urnieta (Goiburu auzoa) eta Zerainen; eta Nafarroan, Etxarri-Aranatz, Goizueta, Leitza eta Lesakan.

Bigarren fasean, Kartzela Durangoko Azokan aurkeztu ondoren, ekimena Euskal Herri osora zabalduko da, arnasguneen errealitatea eta garrantzia ezagutzera emateko.

Arnasgune zein gainerako herrietan eztabaidarako plazaratu nahi dituzten gaiak hauek dira:

  • Adinekoek gazteekiko dituzten aurreiritziak.
  • Euskara eta euskal kultura bereziki baloratzen ez duen gaztea vs jarrera kontzienteagoak.
  • Beste jatorri bateko herritarrekin dauden aurreiritziak. Haiek bizi dituzten egoerak, integrazioarentzat oztopo direnak.
  • Arnasguneetako pertsonek besteak euskaraz hitz egiten jartzeko duten gaitasuna.
  • Ulertuko ez dutelakoan, euskalkia batura hurbiltzeko joera.
  • Hitanoaren erabilera eta generoa.
  • Pertsonaiei dagokienez, aurre egiten diete aurreiritziei. Arnasguneetakoak dira, baina era askotakoak eta horrek argazki aberats bat ematen du, topikoak hautsiz.

Informazio gehiago, Arnasagara.eus


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!