Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskara eta feminismoa, hitzaldi ziklo bat Tolosaldean

2019/10/08 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Mugimendu feministen eta euskaltzalearen arteko elkarguneez gogoetatzeko hitzaldi zikloa antolatu dute Tolosaldeko herrietan Tolosako Asanblada Feministak eta Galtzaundi Euskara Taldeak. "Euskara eta feminismoa, bidegurutzean elkargune", horixe da izenburua. Datorren astean hasiko den astearteroko ziklo bat izango da. Hitzaldiak euskaraz izango dira, baina aldibereko itzulpena egongo da gaztelaniaz.

Hauxe da egitaraua (adi non den bakoitza):

Urriak 15, asteartea

18:30. Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea, Tolosako pleno aretoan. Hizlariak: Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañaga.

Urriak 22, asteartea

18:30. Euskara eta generoa gurutzatzen direnean, Villabonako Subijana etxean. Hizlariak: Jaime Altuna Ramirez eta Jone Miren Hernandez Garcia.

Urriak 29, asteartea

18:30. Euskara eta emakumeak, genealogia/begirada feminista bat, Ibarrako kultur etxean Hizlaria: Saioa Iraola Urkiola.

Azaroak 5, asteartea

18:30. Generoa eta hizkuntzen elkargunea eraikitzen, Amezketako kultur etxean. Hizlaria: Itziar Gandarias Goikoetxea.

Azaroak 13, asteazkena

18:30.Mahai ingurua, Tolosako kultur etxean: Mugimendu feminista eta hizkuntza praktikak. Hizlariak: Petra Elser, Idurre Eskisabel Larrañaga, Tarana Karim eta Azpeitiko Emakumeen Txokoko ordezkari bat. Moderatzailea: Eider Olazar Elduaien. Ondoren, sormen saioa egingo dute Uxue Alberdi Estibariz eta Oihana Iguaran Barandiaran bertsolariek.

Hizlariei eta saio bakoitzari buruzko informazio gehiago, PDF honetan. Jardunaldia atzo aurkeztu zuten Tolosan, hemen Galtzaundiren webguneko azalpenak.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!