Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Gauzen Internet: nazioarteko biltzarra Bilbon

2019/10/12 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Internet of Things (IoT edo "Gauzen Internet" delakoa) alorreko iOT 2019 nazioarteko konferentzia egun batzuk barru ospatuko da Bilbon, urriaren 22aren eta 29aren artean. Internet sarea gaur egunean ez bakarrik daude hardware tradizionala (ordenagailuak, mugikorrak), eta horiek gobernatzen ditugun pertsonak; baizik eta gero eta gailu-tresna eta instantzia eta gauza daude, askotan modu autonomoan emanez eta jasoz informazioa: espazio hori da Gauzen Internet delakoa.

Gauzen Internet kontzeptua elementu handienetik txikienetara kontuan har daitezke, eta bi mutur horietako kontzeptuez izango dira biltzarreko hitzaldi nagusiak:

  • Smart etxea edo etxe konektatua genuke gauza handien adibide tipikoa. Alexandra Deschamps-Sonsinok hitz egingo du honetaz.
  • Mikro-roboten esperientziaz mintzatuko da, aldiz, Benoît Piranda CNRS frantsesekoak. Nola eskala txikiko elementu interkonektatu askok jarduera konplexuak garatu ditzaketen.

Nazioarteko konferentzia hauen 9. edizioa izango da Bilbokoa, eta Deustuko Unibertsitatearen kanpusean egingo da, 12tik gora herrialdetatik etorritako 80 ikertzaileren baino gehiagoren parte-hartzeaz.

Topaketaren aurretik, bi ikerketa-mintegi antolatuko dira urriaren 22an, hiri adimendunaren mesedeko sistema ziber-fisikoei buruz eta web semantikoak mundu konektatuago bat lortzeko eskaintzen dituen aukerei buruz:

Biltzarra Eusko Jaurlaritzaren eta Ikerlanen babespean antolatu da. Hitzaldietara joan nahi dutenek doako erregistroa egin behar dute formulario honen bitartez. Biltzar osoan parte hartzeko inskripzioak topaketaren webgunearen bitartez egin behar dira.

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!