Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Tesigile euskaldun baten borroka EHUren burokraziaren aurka

2019/11/22 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Oier Araolaza dantza kontuetan Euskal Herrian dagoen aditu ezaguna da. Gaia hainbat ikuspuntutatik ikertu du, eta urte batzuk tesia idazten ere igaro du, antropologiaren ikuspegitik. Lana sakon eta urte luzez egitea gauza bat izan da, baina tesia aurkezteko unean topatu dituen traba burokratikoek arriskuan jarri dute bere esfortzua. Twitterren zenbait protesta-haritan idatzi dituenak ez sinestekoak dira. Euskal Herriko Unibertsitatean burokrazia da lehena, eta gero, akaso, jakintza, pertsonak, Euskal Herria.

Bost urteko ikerketa udan amaitu zuen Oier Araolazak, eta tesia azkenean aurkezteko lan burokratikoari ekin zion. "Papeleoa, burokrazia eta tribunalerako proposamena prestatzea imajinatu ezinezko hesi-lasterketa izan da, bai. Guztia behin prestatzea konplikatua bada, nik birritan egin behar izan dut. Irailaren bigarren astean, dena prest genuenean, araudia aldatu zuten". Irailaren 9rako gauzak beteak zituen, baina hilabeteko atzerapen behartua jasan zuen orduan.

Araudi aldaketarekin, betetako inprimakiek balio izateari utzi zioten, beste inprimaki batzuk behar zirelako. Tribunalaren proposamenak ez zuen balio, kopurua bera eta hautagai izateko bete-beharreko baldintzak ere aldatu eta zaildu zituztelako.

Inprimaki berriekin sinadurak biltzera joanik, tribunalerako hautagai zerrenda osatzea ezinezko misioa bihurtu zitzaion. Unibertsitatean dantzari buruzko aditu multzoa ez da handiegia, eta doktoreak aurkitzea zaila bazen Araolazarentzat, arau berriekin ia ezinezko: hiru kide titularrak izatea, horietatik bi iraunkorrak, EHUkoak bi bakarrik, beste lauak euren artean ere erakunde desberdinetakoak izan beharra, bakarra unibertsitate sistematik kanpokoa baina berau atzerriko ikerketa erakunde publiko batekoa izan behar, bi kidek bi seiurteko akademiko izan beharra, eta horietakoren bat atzerrikoa bada 10 argitalpen garrantzitsu frogatu behar ditu, gainontzekoek gutxienez seiurteko bat izan behar dute eta atzerrikoek 5 argitalpen garrantzitsu, argitalpen guzti horiek tesiaren gaiaren ingurukoak izan behar dira; parekidetasuna ere beharrezkoa da, eta Araolazak bezala tesia euskaraz egin behar izanez gero, euskaldunak izan behar dute.

Baldintzak betetzen zituztenen zerrenda bat halamoduz osaturik, hori ere atzera bota zioten "atzerrikoak" ekartzeko dirurik ez zela argudiatuz (Araolazaren arabera, atzerria, kasu honetan Bordele bada, baina ez Madril).

Hortaz, hesi guztien gainetik dena berreginda, paper-multzo osoa berriro urriaren 14an eraman zuen Araolazak EHUko erregistrora. Erantzun hau jaso zuen orduan: "Tesia gordailuan utzi zenuen ikasturte berria hasi zen egunean, eta horregatik, matrikulazioari dagokion tasa ordaindu behar duzu".

Araolazak argirtu duen bezala, 5 urtez ordaindu ditu doktoregoko matrikulak: 3 ohikoak izan dira, laugarrena luzapena izan zen, eta bostgarrena ez-ohiko prorroga baimendua izan zen. 5. matrikula hori egitean, data bat agertzen zitzaion: 2019ko azaroaren 9a, tesia erregistratzeko azken egun bezala. Hortaz, urriaren 14an erregistratzean, epearen barruan zegoen.

Azken aste hauetan, tesia epaitzeko tribunalak izendatuta behar zuen dagoeneko eta defentsa baimenduta, baina araudia bete eta hori bideratu beharrean, prozedura eten du EHUk: blokeatu egin du matrikula bat gehiago kobratzeko.

EHUk duen arartekoaren moduko figurarengana, Aldezlearengana, jotzeko gomendatu diote Araolazari, baina berak dioenez hilabetez ez du pertsona honek berarekin elkartzeko astirik aurkitu. Beste helegite bide batzuekin ere saiatzen ari da.

Hau guztia Oier Araolazak idatzitako bi hari hauetatik atera dugu:


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!