Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Lau eguneko lan-astearen alde

2019/11/23 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Aurtengo abuztuan aproba egin zuten Microsoft-en Japoniako bulegoetan. Lau eguneko lanaldia ezarri zuten, bulegoak guztiz itxiz ostiraletan. Emaitza, enpresak berak dioenez: produktibitiatean eta salmentetan gorakada. Hala ere, aurreko bost eguneko lan-astera itzuli dira, nonbait, albistearen arabera.

Microsoftek esperimentu gisa garatu zuen aprobako hilabetearena, non eta Japonian, non lanordu luzeak ohikoegiak diren. 2017ko txosten baten arabera, Japoniako enpresen laurden batean hilean 80 ordu estra ere pilatu ditzake langile batek.

Microsoft-en esperimentuari izen alai eta luzea jarri zioten: Microsoft's Work Life Choice Challenge 2019 Summer. Lana, bakarrik astelehenetik ostegunera, baina soldata osoarekin. Neurri osagarriak ere izan ziren: bileren luzapena 30 minutura murriztu zen derrigor, eta aurrez aurreko topaketen ordez, online eztabaida edo topaketak sustatu ziren. Emaitza, salmentak %40 igo zirela, eta langileen %92 pozik aritu zirela. Nor ote beste %8 hori? Bilerazale jasangaitz horiek, susmatzen dugu! (Euskal Herrian ez da falta halakorik).

Aurreko urteko abuztuarekin konparatuta, halaber, elektrizitate kontsumoa %23 jaitsi zen bulegoetan, eta inprimagailuetako paperean %59eko aurrezpena izan zen. Hain ona izan ez bada, zergatik ez jarraitu? Nonbait neguan beste txanda bat egitera doaz. Ea beste eguraldi mota batekin berdin funtzionatzen dien.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!