Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Hezkuntzan software librearen alde egiteko deia

2019/11/24 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Hezkuntzan ere Librezale taldeak komunikatu bat kaleratzea erabaki du, hezkuntza arloan hartzen ari diren erabakien aurrean kezkaturik. Testua aurreratu dute jada, atxikimenduak batzeko, eta izenpeak elkarturik, abenduaren 8an, Durangoko Azokako Kabia gunean, Burutekek antolatutako “burujabetza teknologikoa” jardunaldian zabalduko da komunikatua, lortutako atxikimenduekin.

 

Hzkuntzan ere Librezale taldea Euskal Herriko hainbat guraso, irakasle eta eragilek sortu zuten 2017an, enpresa pribatu erraldoiek gure eskoletako digitalizazio prozesuetan zeukaten presentzia gero eta handiagoak kezkatuta. Oraingo komunikatuaren harira, taldekoek uste dute norbanako/talde moduan azaldu dezakezu(e)n babesa oso garrantzitsua dela benetan gaiak duen garrantzia gizarteratu eta instituzioetan hausnarketa bultzatzeko. Horretxegatik, egokia baderitzozu(e) komunikatuari atxikitzeko gonbitra hor duzue, "hezkuntzanlibrezale (a bildua) sindominio.net" helbidera idatzita azaldu dezakezue zuena.

Hona komunikatuaren muina:

Jakin dugunez, Eusko Jaurlaritzak Google-n eta Microsoft-en esku utziko ditu EAEko milaka ikasleren identitate digitalak. Hezkuntzako beste esparruetan ere egoera antzekoa da, Iparraldean, Nafarroan edo Ikastolen Elkartean besteak beste. Bestalde, Chromebook-en hedapena ikastetxeetan gero eta zabalagoa da, askotan erakundeek beraiek bultzatuta.

Euskal hezkuntzaren egoera kontutan hartuta, gure kezkak azaltzeko adierazpen hau kaleratu dugu Hezkuntzan ere Librezale taldetik:

  1. Gure ikasleen datuak enpresa pribatuen esku uzteak ikasleon pribatutasunaren bermatzea ezinezko egiten du. Entitate publikoek bultzatuta gure ikasleak produktu bilakatzeak inplikazio larriak ditu.
  2. Bost urteko bizitza bakarrik bermatzen duten Chromebook gailuetan inbertsioa egitea arduragabekeria da, zaharkitzapen programatua berrerabilpenaren kontra baitoa.
  3. Gure ikasleek erabiliko duten gailuetan euskararen presentzia enpresa pribatuen interes eta gidalerroen menpe uztea gure hizkuntzaren kontrako erabakia da. Are eta gehiago, Chromebook gailuetan, gaur egun, hainbat atal ez daude euskaraz.
  4. Ikasleak behin eta berriro tresna berdinen erabilerara mugatzea, hezkuntza digitalaren murriztea da. Gaitasun digitala, Europa eta Euskal Herriko hezkuntza legeen arabera, ikasleek lortu beharreko oinarrizko gaitasuna da, eta tresna horietara mugatzeak ez du inola ere hau bermatzen.
  5. Hezkuntza komunitatearengan tresna hauekiko dependentzia sortzeko arriskua arazo larria da. Enpresa pribatuen produktuen erabiltzaile eta bezero potentzialak sortzen ari gara, instituzioek bultzatuta.

Arrazoi hauek guztiak kontuan hartuta eztabaida prozesu bat bultzatzeko unea iritsi dela uste dugu. Software librean bezala, jakintza kolektiboa eta estandar libreak bultzatzen dituzten alternatibak egon badaude, eta momentua da digitalizazio zentzudun, jasangarri eta arduratsu baten alde egiteko.

Administrazioari dei egin nahi diogu digitalizazio prozesuan gidaritza eta laguntza teknikoa egin dezan, azpiegitura libre, jasangarri eta ahaldunduko gaituena ezartzeko; eta ez dezan soluzio komertzial interesatu baten esku utzi gure ikasleon hezkuntza digitala.


Iruzkinak:

2019/11/28

https://www.unitedtechserve.com/



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!