Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Dragoi bola film parea, euskaraz Amazon Primen

2019/11/30 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Amazon Prime Video streaming zerbitzuan euskaraz bikoiztutako bi film daudela jakin dugu. Dragoi Bola sortako bi film. Eta ez dago gehiago, baieztatu ahal izan dugunez.

Streaming zerbitzu globalizatuen munduan, Euskal Herrian ezagunenak Netflix eta HBO izango dira 2019 honetan; ondoren dator Amazon Prime Video, eta oraintxe gehitu zaio Apple TV+ (zeinaz ez diogun inori komentariorik ere aditu). Disney+ martxo amaieran iritsiko da Euskal Herrira. Eredu guzti hauen artean berezienetakoa izango da Amazonena, harpidetza etortzen zaizulako Amazon Prime zerbitzuaren paketearen barruan. Hau da, erosketak azkarrago etxeratzeko fidalizazio sistemaren gehigarri bat da streaming-a.

Erabiltzaile baten bidez jakin dugu Dragoi Bola sortako bi film daudela euskarazko audioarekin zerbitzuan. Kasualitatez aurkitu ditu berak, Prime aplikazioaren interfazean ez baitago bilaketa hizkuntzaren arabera murrizten lagunduko dizun gakorik.

Hala ere, Amazon.es webgune nagusiaren bidez egin daiteke bilaketa bihurri bat, eta hortik jakin daiteke gehiago. Zoaz, bada, Amazon-era ordenagailuko interfazean, eta bilaketa interfazean, murriztu bilaketa "sail guztietatik" Prime Video aukerara:

Bilekera eremuan ezer jarri gabe, hutsik lagata, eman bilaketa luparen ikonoari. Bilaketa emaitza bat agertuko zaizu, beraien eskaintza komertzialena lehenetsiz, eta ezker-zutabean hainbat aukera erakutsiz: azpidatzien edo audioaren hizkuntzaren arabera, murrizketa egiteko aukera ematen dizute zutabe horretan:

Berez euskara ez da agertzen zerrendetan, baina Ver Más sakatuta, "hablado y doblado" aukeretan agertzen da bederen. Azpidatzien "ver más" aukeretan, ordea, ez dago euskararen arrastorik. Baina audioari dagokionez, hauxe da une honetan eskaintza Hego Euskal Herrian:

Eta horra, euskarazko bi ale. Mazedonieraz baino gehiago, ez gaitezen kexatu. Horiexek dira Dragoi Bola Super: Broly eta Dragoi Bola Z: F Berpiztua, marrazki bizidunen bi ekoizpen japoniar, 2015. eta 2019. urtekoak.

 

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!