Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Paper Phone, paperezko eskuko telefonoa

2019/12/04 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Special Projects izeneko sormen tailerrak Paper Phonea asmatu du, paperezko telefonoa. Ariketa estilistiko edo artistiko gisa har daiteke, baina aplikazio bat ere ba dago Google Playn, eta proiektuaren kodea ere askatu dute Github-en. Sustatun ere probatu dugu.

Bideoan esplikatzen dute proiektuaren filosofia: Telefonoari denbora gehiegi begiratzen ematen dugula-eta, nola jaitsi adikzio hori? Tira, informazioa bera eskuan izatera ohitu garenez, fisikoki ariketa hori barneratu zaigunez: ariketa bera proposatzen zaigu, baina paperezko produktu batekin.

Suposatzen da goizean goiz inprimatzen duzula paperphonea, eguneko agenda, bidaiaren mapa, kontaktu erabilienak, oharrak eta beste elementu batzuk bilduz, eta horrekin 16 orri txikiko eskuorri bat izanez, horixe da egunean behar duzun "telefonoa".

Aplikazioa jaitsi dugu, eta... aukera batzuk klikatuz, inprimatzeko PDF bat sortzen zaizu. Bota hori inprimagailura eta, hortxe, eguneko ezinbestekoekin, paperezko telefonoa osatuta. Geurean, besteak beste, italierazko esaldien gidatxo bat gehitzeko eskatu dugu.

Konprobazioak egin ondoren, zera esan dezakegu:

  • Ez du balio telefono deiak egiteko.
  • Ez du beste ezertarako ere balio.
  • Oso pertsona izen laburrentzat bakarrik balio du, ez Ane Miren Arruabarrenarentzat.
  • Android euskaraz baduzu, elementu batzuk euskaratuta agertzen zaizkizu (egutegiko datak), baina epigrafe gehienak ingelesez bakarrik.
  • Inprimatutakoa nola tolestu ez da azaltzen ondo: Ikeako instrukzioen argitasuna falta zaio. Papiroflexian aditua izan gabe, zailtasunak.
  • Egunero zerbait inprimatu beharra... ez da bada, oso neutrala karbonoaren aldetik ezta?
  • Italierazko gida, laburra: bost esaldirekin nora goaz? (eta gainera, ingelesa ere jakin behar da!)

Baina tira, hor dago proiektua eta webgunea, eta aplikazioa bera.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!