Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Ipar Euskal Herriko kultura kontsumoaren diagnosia

2020/01/07 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Joan den abenduan aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzak, Euskal Hirigune Elkargoak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko parte-hartze kulturalaren inguruko inkesta eta txostena. 2008an egindako azterketa baten 10 urteren ondorengoa da oraingoa, eta aurkeztu den materialean bertsio luze bat eta labur bat dago.

 

Sustaturen interesekin lotuta, praktika digitalei buruzko atala interesgarria suertatzen da. Interneten, honako jarduerak egiten dituzte herritarrek:

Oso zabalduta dauden (% 60tik gora) lau praktikak osatutako blokea nabarmentzen da, albisteen irakurketa, informazio-bilaketa, "wikien kontsulta" (Wikipediari dagokiola uste dugu) eta musika entzutea.

Eta berean, ordaindutako Interneteko kultura zerbitzuak nahiko hedatuak daude. Biztanleria osoa kontuan izanda, % 20,4k kontu bat dauka filmen eta serieen plataforma batean, % 16,1ek musika-plataforma batean eta % 1,7k liburu digitalen plataforma batean.

Sare sozialak ere dexente erabiltzen dira, kulturarekin zerikusia duten jarduera hauetan:

  • % 21,5ek sareak erabiltzen ditu kultura sortzaileak batzuk ezagutzeko edo haiekin harremanetan jartzeko, profesionalak edo amateurrak direla ere.
  • % 20,1ek ere gogoeta pertsonalak idazten ditu sare sozialetan.
  • % 6,6k blog eta webgu-ne pertsonaletan idazten du.
  • % 18,2k beste autore batzuen material artistiko edo kulturala partekatzen du, eta % 7,1ek material propioa.
  • % 9,8k gai kultural edo artistikoetako foroetan parte hartzen du.

Euskarazko kulturari dagokionez, Iparraldeko biztanleriaren % 26,8 da euskarazko parte-hartze kulturala egiten duena. Eta euskarazko kultura jarduerak iristen dira euskal hiztunen %72arengana. Hau da, badago %28ko multzo bat, euskal hiztuna izanik, ez dela euskarazko kulturaren kontsumitzailea.

Eta euskaldunek konrtsumitzen duten euskal kultura, berriz, honela bereizten da atalka:

Datuak esan nahi du, euskal musika euskaldunen %95aren kontsumogaia dela, baina biztanleria osoan ere hedatua dagoela euskarazko musikaren kontsumoa.

Informazio gehiago, Euskal Kulturaren Behatokiaren webgunean.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!