Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Zientzia Eskola Egutegia, euskaraz

2020/01/10 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

2020 Zientzia Eskola Egutegia urteko egun bakoitzeko bitxikeria zientifikoak jasotzen ditu (zientzian egindako aurrerapausoak, zientzilarien jaiotegunak, eta abar). Ekimena Espainiako CSIC erakundetik eta Leon-go Unibertsitatearen eskutik dator eta irakaskuntzan eta zientzia eta teknologietan adituak diren profesional askoren laguntzarekin egin da, eta aurtengo edizioan, euskaratuta ere badago. PDF-a deskargatu dezakezu eta inprimatu.

Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei dago zuzenduta eta irakasleentzako gida edo unitate didaktikoa ere eskuratu daiteke egutegiarekin batera; hori ere euskaraz dago. Emakumeek zientzian duten eta izan duten garrantziari arreta handia jarri diote eta baita hizkuntza ez-sexistaren erabilpenari.

Gaztelerazkoaz gain, euskarazko, katalanezko, galizierazko, eta asturierazko bertsioak ere prestatu dituzte.

Egutegiaren deskarga askea eta doakoa da eta ikastetxeetaran ahalik eta gehien zabaltzeko asmoarekin sortu da, beraz, deskargatu, partekatu, inprimatu eta banatu! Horra, adibidez, martxoaren itxura inprimatzen baduzu formatu bertikalean:

Egutegiaren deskargarako lotura: https://digital.csic.es/handle/10261/197061

Informazio gehiago CSIC-en webgunean gazteleraz.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!