Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Alea aldizkariaren 5. urteurrenean, erakusketa

2020/01/11 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Urtarrilaren 16an beteko dira bost urte Arabako tokiko aldizkari euskalduna, Alea, martxan jarri zela (hemen lehen zenbakia). Hori dela eta, erakusketa antolatu dute Gasteizen, Oihaneder etxean, "Zortziak Bost Araban" izenarekin. Zortziak, Arabako zortzu kuadrillen albisteak elkartzen dituelako aldizkariak, eta bost, urteurrenagatik.

Arabako hedabide euskaldunen 21. mende honetako historian, Geu elkarteak GEU aldizkaria argitaratzen zuen, baina hura desagertu egin zen 2009an. Ondoren, Interneteko hedabide bat bizi izan zen, Hirinet (2012an sortua), eta gero Alea aldizkaria jaio zen, 2015eko urtarrilean, ez bakarrik Gasteizko ikuspegiarekin baizik eta Araba osokoarekin. Urtebete geroago, 2016ko urtarrilean, Alea.eus webgunea jaio zen eta Hirineten tokia hartu zuen, papereko eta sareko ahaleginak elkarlotuz.

“Zortziak bost ALEAn” erakusketa urtarrilaren 17tik otsailaren 2ra bitartean egongo da ikusgai Oihanederren. Urtarrilaren 17an egingo da inaugurazio ekitaldia, arratsaldeko 19:00etan. Albiste eta argazkien bilduma bat da, Arabaren aniztasuna eta euskaltasuna erakusten duena.

Informazio gehiago, hemen.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!