Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskal Kultura Ondarea ikasleentzako bideo lehiaketa

2020/01/12 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Euskal Kultura Ondarea sariketa Eusko Jaurlaritzak antolatzen du EAEko bigarren hezkuntza ikasleen artean. Bideo-lehiaketa da, euskal ondare material edo inmaterialaren elementu bat nabarmendu behar dute aurkezten diren ikasle taldeek. Iazko (2019ko) irabazleetatik, adibidez, horra irudia, emakumeen arraunketa aukeratu baitzuten ondare adibide gisa Ondarroako ikastetxe batekoek. Irekia dago jada 2020ko deialdia.

Aurkeztu daitezke Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako, Batxilergoko 1. mailako eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Zikloetako 1. mailako ikasleak. Taldeka egitea lana da koxka, ikastetxeko irakasleen gidatuta. Gutxienez 3 ikaslek eta gehienez 6k osatutako taldeak izango dira.

Bideo-lanak egitea da koxka. Bi bideo egin beharko ditu talde bakoitzak, bata making-of erakoa eta bestea ondare-elementua nabarmentzekoa (euskal ondare materiala edo inmateriala izan daiteke). 3 eta 10 minutu arteko bideoak izan behar dira, luzapenari dagokionez.

Hiru bideorik onenak egin dituzten lantaldeetako kideei emango zaie saria, tutorea eta haien ikastetxea barne direla, eta hau da saria hiru irabazleentzat:  Napolirako bisita kulturala, zazpi egunekoa. Bertako gidari batek lagunduko ditu pertsona sarituak Napoliko toki enblematikoenetako zenbait bisitatzeko eta haien kulturako adierazpen esanguratsuak ezagutzeko ibilbidean. Bidaiak barne hartzen ditu hegaldia, ostatua, otorduak eta gidaria, eta ekainean egingo da, ikasturtea amaitu eta gero.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 13an bukatuko da. Bideo parte-hartzaileak www.kulturaondareasaria.blog.euskadi.eus webgunean jarriko dira.

Hona, adibidez, 2019an saritutako bideoak. Itsasten dugu bat, Emakumeak Arraunean, Ondarroako ikastetxe bateko talde egina:



Deialdiaren informazio zehatza, hemen.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!