Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

EITB Euskal Kantak sareko irrati berria

2020/01/15 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

EITB Euskal Kantak irrati-zerbitzu berria abenduan hasi zen martxan (albistea Berrian). Ez dago FM uhinetan baizik eta online bakarrik, eta egunean euskal musikako 400 kantu inguru jartzen ditu, 30.000 aleko katalogo batetik. Webgunean zuzenean entzun daiteke, eta hurrengo datozen kantuen berri ere ematen du. Irrati berriaren inguruan gertaturiko garapen tekniko pare baten berri jakin dugu urtarrilean, gainera...

Sareko irrati honen inguruan bi garapen ere iragarri dituzte garatzaile euskaldunek. Asier Sarasuak integrazioa egin du Rhtymbox programarekin. Gnome, Linux eta Ubuntu ingurunuetako musika entzuteko tresna da Rhythbox eta honela egin behar da Euskal Kantak bertan enzuteko.

Zera egin behar da, Rhythmboxeko Irratia atalera joan, Gehitu sakatu eta URL hau itsatsi:

Hori egin ondoren, joan irratien zerrendara, hautatu irrati berria eta eskuineko botoiarekin irratiaren izena etab. alda daitezke.

Mikel Larreategik, berriz, bere garaian egin zuen Ruper Detector tresnan gehikuntza egin du: EITB Musikan Ruper Ordorika noiz azalduko zen detektatzen zuen gailu honek lehen, eta orain EITB Euskal Kantak irratian ere noiz agertuko den,. Uste dugu egunero egunero dagoela aukera.

Gaur, urtarrilak 15, artikulu hau publikatu eta hurrengo orduetan, aukera hauek daude:

11:04:20    ZAZPI NOBIO (LIVE)    EITB Musika
15:39:23    HI HINTZENA    EITB Euskal Kantak
16:03:31    EGIA DA (LIVE)    EITB Musika
19:39:34    EZ DA POSIBLE (LIVE)    EITB Euskal Kantak

Ruper Detector 2013tik ari da martxan CodeSyntax-en webgunean 2013tik (ikus albistea), hutsik egin gabe. :-)

EITB Euskal Kantak web bidez entzuteko, hemen. Bertan itsasteko kodea ere aurkituko duzue nahi baduzue irrati honen jogailu eta soinua zuen webgunean jarri.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!