Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Emozioak modu desberdinetan kodetzen dira hizkuntzen arabera

2020/01/16 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Science aldizkariak argitaratutako lan baten arabera, hizkuntzek modu desberdinean kodetzen dituzte emozioak. Hizkuntza-familia batzuetan maitasuna alaitasunarekin lotzen da, baina beste batzuetan minarekin. Ia 2.500 hizkuntza aztertu dituzte ikerketarako, baina ez daigu euskara tartean dagoen.

Kasu klasiko batekin erkatu dituzte datuak ikertzaileek: koloreen pertzepzioarekin. Gauza jakina da koloreen izendapenetan ere kromatismoa ez dela berdin izendatzen hizkuntza guztietan. Euskarazko urdin edo beilegi bezalako terminoen anbiguotasuna ere aipatu izan da alde horretatik.

Ikerketa honetan ikusi dutenez, aldea handiagoa da emozioen kasuan, koloreetan baino. Grafiko honetan ikusten diren alde urdinek koloreen lexikalizazioaren aldeak ikusten dira, eta gorri-laranjaz ordez, emozioenak: hauetan desberdintasunak handiagoak dira.Kasu klasiko batekin erkatu dituzte datuak ikertzaileek: koloreen pertzepzioarekin. Gauza jakina da koloreen izendapenetan ere kromatismoa ez dela berdin izendatzen hizkuntza guztietan. Euskarazko urdin edo beilegi bezalako terminoen anbiguotasuna ere aipatu izan da alde horretatik.

Baina, hara, ikerketa honetan ikusi dutenez, aldea handiagoa da emozioen kasuan, koloreetan baino. Grafiko honetan ikusten diren alde urdinek koloreen lexikalizazioaren aldeak ikusten dira, eta gorri-laranjaz ordez, emozioenak: hauetan desberdintasunak handiagoak dira.

Emozio hitzak multzo lexikoetan sailkatu dituzte, eta hizkuntza-familien arabera, "mapa lexiko" desberdinak agertzen direla ikusi dute. Esate baterako, hizkuntza austronesiarretan harridura beldurrarekin lotzen da, eta Tai-kadai hizkuntzetan berriz, itxaropenarekin. Beste adibide bat: hizkuntza indoeuroparretan, maitasuna lotuago dago alaitasunarekin, eta austronesiarretan, berriz, minarekin.

Euskara hizkuntza isolatua da eta sailkapen honetan non agertuko zen ez dakigu: 24 kontzeptu aztertu dituzte 2.474 hizkuntzatan, baina artikuluan ez dago euskararen aipurik eta hizkuntzen zerrenda ere ez da agertzen.

Mapa lexikoez gain, terminoen "balentzia" (termino baten konnotazio baikor edo ezkorra) eta "aktibazioa" (eragin fisiologiko aktibo edo pasibo batekin lotzen ote den) neurtu dituzte.

Artikulu originala, hemen (ordainpekoa da). Euskarazko analisi bat, Zientzia Kaiera agerkarian.

 

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!