Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Indeus EAEko industriaren euskal plataformak 2020rako egitekoak zehaztu ditu

2020/02/13 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotzeko helburuz antolatu den lantaldea da Indeus, Industriaren Euskal Plataforma, SPRI Enpresen Garapenerako Agentziak bultzatua eratu dena.

Honako hauek parte hartzen dute Indeusen oraingoz: Ampo, CAF, CEIT, Cikautxo, Copreci, Danobat, EIKA, Elay, Energia klusterra, ESLE elkartea, GAIA klusterra, Goizper, Ikerlan, Irizar, Maier, Orkli, Petronor, RPK, Tecnalia, Ulma Construction eta Vicomtech.

2020ko helburuak abiatzeko bilera egin dute gaur, eta SPRIren prentsa-oharraren arabera, euskara lehiakortasunaren euskarri izan dadin, bide batzuk markatu dituzte:

  • Euskararen kudeaketa aurreratuko enpresek dituzten beharrak eta zailtasunak identifikatzea.
  • Enpresen beharrei eta zailtasunei erantzuna emateko bideak aztertzea.
  • Euskarak presentziarik ez duen enpresa industrial handiak ekimenera erakartzea.
  • Euskara txertatuta duten enpresak gainontzekoentzat eredu izatea.
  • Ekimenean parte hartzen duten enpresen arteko komunikazioa eta elkarlana sustatzea.

Helburu horiek betetze aldera, lau lantalde antolatu dituzte, leitmotiv hauekin:

  1. Euskarazko produktuak. Lantalde honen ardura da, besteak beste, enpresetan erabiltzen diren erremitak identifikatzea eta ikastetxeetako eta enpresetako ordezkarien arteko harremana estutzea, langile etorri berriek softwarea eta aplikazioak euskaraz erabiltzeko dituzten zailtasunen aurrean, hobetzeko bideak uztartzeko.
  2. Inguru digitala. Lantalde honetan lantzen ari diren esparruak dira: enpresek erabiltzen dituzten softwarearen inguruko informazioa jasotzea eta aholkularitza ematen duten enpresen informazioa biltzea, zerbitzu horiek euskaraz emateko bideak lantzeko, besteak beste.
  3. Erakunde publikoak. Lantalde honen aztergaiak dira: Administrazoak zerbitzuak euskaraz emateko eskaintzen dituen aukerak ezagutzea eta erakunde publikoek programa eta dirulaguntzetan euskara txertatzeko dituzten aukerak aztertzea.
  4. Harrerarako taldea. Euskararen kudeaketara iritsi berri diren enpresek egin dute bat lantalde honekin. Enpresa munduan hizkuntzaren kudeaketa zer den eta nola bideratzen den ezagutzea, euskara txertatzeko dituzten beharrak identifikatzea eta administrazio publikoak zertan lagun diezaiekeen aztertzea dira bere ardurak.


Iruzkinak:

2020/02/14

range [url=http://cialisle.com/#]how much is cialis[/url] acquire best
place to 
buy generic cialis online pause

2020/02/14

idea [url=https://viagraivo.com/#]generic viagra 50mg[/url] canadian
generic viagra online buy viagra near me 
fault



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!