Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Etxean egindako maskarek ere babesten dute: tutoriala euskaraz

2020/03/22 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Gogoratu lehen araua koronabirusaren garai honetan: Etxean geratu. Baina ezinbestean irten beharra baduzu, maskara eroatea lagungarri izango zaizu, eta erantzukizun keinu bat ere izango da ingurukoekiko. Maskara horniketa oso murritza denez eta lehentasuna profesionalek dutenez, etxean egindako maskarak alternatiba bat izan daitezke. Ez dira ezgauzak, balekoak dira, eta erraz egin daitezke.

Hemen azterketa interesgarri bat argitaratu dute, materialak eta babes eraginak neurtuz, ez inongo datu asmatuetan oinarrituta baizik eta Cambridge Unibertsitateko 2013ko ikerketa batean oinarrituta.

Ondorio nagusiak dira:

  • oihal sinpleek ere babesten dute neurri batean, erdira jaitsiz arriskua, kasurik okerrenean.
  • ez bakarrik bakterioen diametroetarako dira efektiboak, baita ere koronabirus baten tamainarako ere.
  • oihalaren erabilpen bikoitzak (tolestuta adibidez) ez du efektibitatea apenas handitzen.
  • maskararen forma eta oihalarekin arnasa eroso hartzeko gauza zaren kontuan hartu beharreko faktorea litzateke.
  • efektibitatea kontrako norabidean oso altua da: hau da, gure listua, zipriztinak edo hatsa gelditzeko balio dute batez ere.

Smart-Air webgunean ondorioztatu dute almoada fundak eta kotoizko kamisetak direla material egokienak.

Nola egin halako maskara bat? Ondarroako familia batek (nire lankide Aitzol Naberanenak) tutoriala prestatu du:

Nire arrebak jada kasu egin die ondarrutarrei. Eskerrik asko!

Egiteko modu sinpleeagoak ere badaude. Emakume honek egin duena barregarria irudituko zaizue akaso, baina efektiboa da.

Kanpotik barrura materialen araberako aldeak dauden artean, etxean egindako maskarak BALEKOAK dira. Baina ez ahaztu INPORTANTEENA: gugandik kanpora ezartzen dugu traba handiena maskara hauekin. Gogoratu: asko izan gaitezke asintomatikoak birusa dugunak gure baitan. Pandemia ez da airetik dabilen lurrin bat. Pandemia gu gara. Babestu zure ingurua.

Etxean geratu, baina irten beharra izatekotan, ahal bada maskararekin.


Iruzkinak:

2020/03/23

Based on airline policy, you will be eligible for one fake
travis scott nike sb dunk low of the following: Future Credit* - Your
reservation will be cancelled, and your tickets will remain on file for
future 

2020/04/06

It’s good that people help as much as they can. My help can only be
in the form of self-isolation. I sit at home and play on Nightrush. 



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!