Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Koronabirusaren hedapenaren euskal kurbak marrazten

2020/03/24 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Bizi dugun Covid-19 pandemiaren sasoi honetan, koronabirusaren hedapenaren eta haren kontrako borrokan grafiko jakin batzuk eta kontzeptu bat zabaldu da: hazkunde edo hedapenaren kurba, eta hori apaldu edo moteltzeko beharra. Hego Euskal Herrian kurba hori nola doan marraztu dugu.

Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako datuak ditugu, eta bakoitzarekin marraztu dugu hazkunde kurbaren grafikoa. Eskala logaritmikoan dago ezarria ardatz bertikala, beste toki batzuetan marrazten ari diren grafikoetan bezala. Zenbatzen da kasu detektatuen hazkundea egunero, baina 100. gaixoa zenbatu zen egunetik aurrera. Horregatik herrialde batzuetako lerroa luzeagoa da, lehenago zenbatu zirelako 100 kasu Araban, adibidez.

Hauxe da adibide bat The Financial Times-ekoa zeina estandarra bihurtu dela esan dezakegun:

Herrialdez herrialdeko eboluzioa erakusten duen grafiko horretatik, Italiako datuak ekarri gehitu dugu geure grafikora, konparaziorako. Goian ikusten duzuen irudia estatikoa da, gaur martxoak 23 Osakidetzak eta Osasunbideak eman dituen azken datuekin eguneratua, baina CodeSyntax-en webgunean dagoena dinamikoa da, egunero eraldatua datuz hornitu ahala.

Datuak PDF bidez banatzen hasi da Osakidetza eta modu prozesagarri batera bihurtu ditu CodeSyntax-ek, Sustatu egiten duen enpresak. Nafarroako datuak lortzean haiek ere gehitu ditugu eta Ipar Euskal Herriko datuak ezagutarazten badira, CodeSyntax saiatuko da eguneratzen. Sortutako irudiak domeinu publikokoak dira: Creative Commons CC-0.

Beste datu-taula batzuk ere prestatu ditugu, test kopuruei buruzko espezifikoak.

Hauetan atentzioa deitu digu azken egunetan, test kopurua hazten egon barik, bi egunez jarraian jaitsi egin dela (!!!).

Duela hiru egun 852 analisi egin ziren EAEn, atzo ia 200 gutxiago. Horrek zuzenketa beharko du, bestela gaizki gabiltza. Osakidetzaren datuak dira horiek, guk dakigula Nafarroan ez da jakinarazi zenbat test egiten ari diren eguneko, eta ze portzentaiatan diren horiek positiboak edo negatiboak.

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!