Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

"Berben Lapikoa", gaurdanik Ilaski Serranorekin

2020/05/18 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Telebista saio berria hasiko da gaur maiatzak 18 ETB1en.  "Berben Lapikoa" elkarrizketa saioa hasiko da Ilaski Serranok zuzendu eta aurkeztuta. Hitzek edo berbek izango dute protagonismoa saio berrian. Astegunetan, 16:00etatik aurrera ordubetez egunero.

Lau elkarrizketa eskainiko dira atal bakoitzean. Idazle, musikari eta kultur arloko lagunak, euskara ekintzaileak, kirolariak, zientzia dibulgatzaileak, sortzaileak... COVID-19az ere arituko dira behin baino gehiagotan, bizitzen ari garen une hauetan solaskide guztien jardunean eta bizitzan duen eragina kontuan hartuta. 

Donostiako Tabakalera gunean prestatutako espazio batean eginak dira elkarrizketak.

Lehen atalean, Iker Galartza aktorea, Erlantz Fernandez tronpeta jotzailea, Asier Amondo Korrikaren arduraduna eta Clara Montero Tabakalerako kultura zuzendaria izango ditu Serranok gonbidatu.

Hurrengo eguneratako iragarriak: Kike Amonarriz Topaguneko lehendakaria, Maria Rivero musikaria, a Agurne Gaubeka Behatokiko arduraduna, Mikel Lizarralde CodeSyntax-ekoa Egunean Behin jokoaz aritzeko...


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!