Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Gaitasun gehigarriak Itzultzailea.eus-en: ofimatikako formatuak eta beste

2020/05/21 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Berrikuntza interesgarriak ezarri ditu Elhuyarrek bere itzultzaile neuronalean, bai aplikazio mugikorrean eta baita web zerbitzuan ere (itzultzailea.eus). Bereziki, testu hutsarekin baino gehiago jokatzeko aukerak: kamerarekin irudietara zuzenduz aplikazio mugkorrean; eta web bertsioan formatu ofimatikoetarako aukera emanez.

Berrikuntzak interesgarriak ezarri dituzte Itzultzailea.eus webgunean:

  • Aldiko 500 hitz itzul daitezke webguneko testu-kutxan. Erregistratu beharra dago, baina doan da, eta lehengo muha 100 hitz ziren.
  • Dokumentu formatudunak osorik itzul daitezke bere horretan: 1.000 hitzeko 3 dokumentu doan. Microsoft Office eta Libre Office ofimatika paketeetakoak adibidez.
  • Ordainpeko zerbitzuak zuzenean ordaindu daitezke webgunetik.

Formatu zehatzei dagokienez, hauexek dira:

  • Microsoft Office (.docx, .xlsx, .pptx)
  • LibreOffice (.odt, .ods, .odp)
  • Adobe InDesign (.idml)
  • Testu hutsa (.txt)
  • Formatudun textua (.html, .xml)
  • Datu-taulak (.csv, .tsv)
  • Testu-edizioa (.tex)
  • Software lokalizazioak (.po)
  • OLI tresnak (.xliff, .sdlxliff)

Eta itzultzaileraren mugikorreko aplikazioak irudietako testua ere itzultzen du orain. Aplikaziotik bertatik kamera deitu, eta zuzendu telefonoa testu jakin batera, horrela itzultzen du. Ilustrazioak halako adibide bat erakusten du. Android eta iOS bertsioetan instalatu daiteke.

Azken hilabeteetan garatutako itzultzaile neuronalen artean, Elhuyarren hau da, gainera, euskara <> gaztelania bikotetik aparte oraingoz beste hizkuntza batzuk eskaintzen dituena: jatorizko hizkuntza bezala, galegoa, katalana eta frantsesa ere bai, eta helburu hizkuntza bezala horiek eta ingelesa ere bai.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!